Ezagutu hegaztien mundu ikaragarria!
Dolomiten Antzinako Fabrikaren Museoa
Bizkaiko azken harrobia eta aireko tranbiatik ibilbidea.
Ongi etorri
Ezagutu hegaztien mundu ikaragarria!
Sekulako museoa eta hegaztien ikerketa zentroa izateaz gain, Bird Center-a paregabea da Urdaibaiko Erreserbaren bihotzean kokatuta dagoelako eta paduraren ikuspegi harrigarriak eskaintzen dituen behatoki pribilegiatua delakoa.
Zentro bizia da; inork ez daki egun berriak zer ekarriko duen, izan ere, hegaztiek zehazten dute Zentroaren norabidea. Naturaren ikuskizun handienetarikoaz ari gara, Hegaztien Migrazioaz, non Urdaibai bidai luze horretan derrigorrezko pausalekua den.
Bisitariek zentroko behatokietatik bertatik gozatuko dute Urdaibaiko Erreserba bisitatzen duten hegazti espezie ezberdinekin; Wadden Itsasotik datozen mokozabalak, lertxun lirainak, ahate espezie ugari, iparralde urrunetik etorritako limikolak eta hain iheskorra den zezen-txoria dira ikus daitezkeen batzuk.
Hegaztientzako aireportu paregabeko baten aurrean gaude, non zentroko teknikarien aholkuek eta ikustentzunezko ikaragarrien laguntzak mundu liluragarri honetan murgilduko gaituzte.
Bisitak, bai Audio-giden bitartez, modu autonomo batean bisitatzeko aukera ematen duen sistemarekin, eta bai bisita gidatuen bitartez aurretiko erreserba eginda burutu daitezke.
– Helbidea
Orueta, 7 – 48314 Gautegiz Arteaga
– Telefonoa
699 839 202
– Helbide elektronikoa
urdaibai@birdcenter.org
– Web-a
http://www.birdcenter.org/
Bizkaiko azken harrobia eta aireko tranbiatik ibilbidea.
Nabigatu historian zehar itsasontzien maketen bidez.
Bidai bat Bizkaiko iraganaldira arkeologiaren bitartez.