Ezagutu gure herriaren oinatza.
Sarrera doan
Ongi etorri
Ezagutu gure herriaren oinatza.
Euskal Herria Museoak 1733.urtean eraikitako Alegria jauregi barrokoan du egoitza. 1982. urtean eskuratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak orubea eta, Euskal Herriaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen lagunduko zuen espacio bat sortzeko asmoz, eraikina zaharberritu eta Museo bihurtzeko lanak gauzatu zituen.
Museoa lau solairutan dago egituratuta: beheko solairuan, Euskal Herriko bizimodua baldintzatzen duen ingurune fisikoa ezagutarazten da; lehenengoan, bilakaera historikoa eta egungo egitura politikoa eragin zuten gertakariak aurkezten dira; bigarrenean berriz, kirola, sinesmenak, dantzak, musika, gastronomia eta hizkuntza bezalako adierazpen kulturalak dira aztergai. Azkenenengo solairua, ganbara, aldibaterako erakusketetara zuzendutako espazioa da.
– Helbidea
Alegria jauregia. Allendesalazar kalea, 5. 48300. GERNIKA-LUMO
– Telefonoa
946 25 54 51
– Posta elektronikoa
euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
– Web orrialdea
www.bizkaikoa.bizkaia.eus/euskalherriamuseoa
Sarrera doan
Santurtzi eta itsasoaren arteko lotura era zabal batean.
Bizkaiko itsas kulturaren kontakizuna. Sar zaitez Bilboko itsas iraganean.
Murgildu zaitez munduan bakarra den klub baten historian.