Ongi etorri

Enkarterrietako Museo

XEHETASUNAK

Ezagutu Enkarterrietako ondare historiko, artistiko eta etnografikoa.

DESKRIPZIOA

Enkarterriko eraikinik enblematikoa ikusiko dugu, batzar-etxe gisa sortua, mende eta mendeetan gobernu politikoko gunea izandakoa, eta gaur egun, Enkarterriko kulturaren eredu, museo bilakatua.

1934an sortua, zaharberritzeko lan ugari egin ondoren, 1989an azkeneko aldiz eraberritu zuten, eta gaur duen itxura hartu zuen, dorrearen aurrean forma modernoak dituen atala gehituta eta Batzar-etxearen eta korrejidorearen etxearen barrualdea eraberrituta.Obrak bukatu ondoren, 1994an Enkarterrietako Museoa inauguratu zen. Bizkaiko Batzar Nagusien eraikin honek zortzi areto ditu, eta eskualde osoaren historiaren berri ematen digu, Historiaurrean hasi eta XIX. mendera arte.

Museoaren zeregin nagusia Enkarterriko historia, ondarea eta artea ezagutzera ematea da:

  • Enkarterriko kultura ikertzea.
  • Enkarterriko eta Bizkai osoko kulturari buruzko erakusketak prestatzea.
  • Azterketa historikoak eta artistikoak argitaratzea.
  • Jarduera didaktikoak egitea, ikasleei Enkarterriko kulturako hainbat atal erakusteko.
  • Kultura-izaerako bestelako jarduerak egitea: hitzaldiak, ibilbideak, erakunde eta partikularekiko elkarlana etab.

KOKALEKUA

– Datu orokorrak
Helbidea: Abellaneda Auzoa, zenbakirik gabe. 48869. SOPUERTA

– Telefonoa
946 50 44 88 / 946 10 48 15

– Posta elektronikoa
enkarterrimuseoa@bizkaia.eus

– Web orrialdea
www.enkarterrimuseoa.eus  / www.jjjggbizkaia.eus

JARDUERAK

Ate Irekien jardunaldia

  • Maiatzaren 17an: sarrera doan izango da.

Jarduera bereziak

  • Maiatzak 23, larunbata | Ordutegia: 9:45 – 20:30
    • Biltzarra: Gerra zibila eta errepresioa Enkarterrin II. Kongresua.
    • Erakusketa: “1937ko ekaina. Enkarterriko okupazioa, zuri-beltzean”.
  • Prezioa: Dohainik.

 

Erreserbak eta informazioa:

BIZKAIKO BESTE MUSEOAK

SOLICITA MÁS INFORMACIÓN

Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Fill out this field

{{site_title}}

keyboard_arrow_up