DESKRIPZIOA
Santurtziko itsas historiarekin lotutako eraikin garrantzitsuenak, arrantzaleen kofradiak, antzinako edertasuna berreskuratu du.
Santurtzi Itsasoa Interpretazio Zentroak Santurtzik eta itsasoak arlo guztietan izan duten loturaren berri ematen du, lanean, kulturan, arlo sozialean eta ludikoan, aintzat hartuta itsas ondarearen parterik garrantzitsuena pertsonak direla.
Zentroak publiko ororentzako jarduera ugari antolatzen ditu: bisita gidatu antzeztuak, dastatze-gidatuak, enkanteak, itsas tailerrak…. Erreserba eta informazio gehiago ZER EGIN BISITA GIDATUA eta ZER EGIN FAMILIENTZAKO TURISMOA atalean egin daiteke.