Ezagutu Bizkaiko arte sakratuaren edertasuna.
Museoko sarrera doakoa izango da maiatzaren 17an eta 18an eta bisitariek opari bat jasoko dute.
Ongi etorri
Ezagutu Bizkaiko arte sakratuaren edertasuna.
Eleiz Museoan ikus daitezkeen lanak Bizkaiko tenpluetatik ekarri dira: elizetatik, baselizetatik eta komentuetatik.
Bizkaian eta bizkaitar artistek egindakoak dira asko eta asko. Beste batzuk, berriz, kanpotik iritsi dira, baina gure lurralderako beren-beregi eskatutakoak izan ziren. Museoa ez da arte ederretakoa, azken 800 urteetako bizkaitar artearen museoa baizik. Erromanikotik gaur egunera artekoa.
Museoak Atxuriko Enkarnazioko komentuaren solairu bi hartzen ditu. Lehen solairuan, urregintzako bilduma ederra ikus daiteke. Hemen egindako piezen ondoan daude Ameriketatik ekarritako lan bikain-bikainak. Opariak dira azken horiek, bizkaitarrek han arrakasta ekonomikoa lortu, eta euren jatorriko parrokiak ahaztu barik egindakoak. Hemen dago erlijio-arte garaikidearen aretoa, azken mendeko artista nabarmenek eginikoa: Larrea, Uranga, Romero de Torres… Bigarren solairuan, berriz, erromanikotik neoklasizismorako bidea egiten dute eskulturek eta pinturek, honelako artisten lanekin: Beaugrant, Luca Giordano, Carnicero, Paret…
– Datu orokorrak
Zuzendaria: Juan Manuel González Cembellín
Helbidea: La Encarnación enparantza, 9B. 48006. BILBO
Telefonoa: 944 32 01 25
Posta elektronikoa: museo@eleizmuseoa.com
Web orrialdea: www.eleizmuseoa.com
Museoko sarrera doakoa izango da maiatzaren 17an eta 18an eta bisitariek opari bat jasoko dute.
Ezagutu gure herriaren oinatza.
Urduñako lanbide tradizionaletara hurbiltzen zaituen bisita.
Ezagutu Gerra Zibileko ingeniaritza obra mitikoetako bati buruzko guztia.