Plasentia Butroi Museoa
Plasentia Butroi Museoa
DESKRIPZIOA
1999ko urtarrilan Butroiko Plazentia Elkarteak museoa zabaldu eban Plentziako eta eskualdeko historia lehengoratzeko eta erakusteko.
Eraikiak sarrera eta bi solairu ditu.
Itsasontzien maketek erakusten dabe nabigazioaren bilakaera. Erakusgai dagoen zaharrena da XV. mendeko nao bat. Hau galeoiak ordeztu eban, kargaontzi modura eta baita gudutarako erabiltzen zana, itsas zabaleko nabigazioan erabiltzeko funtsezkoa izan zan XVI. eta XVII. mendeetan. XVIII. mendean itsasontzien tipologia aldatu egiten da, eredu barriak eraiki ziran: fragata, goleta, eta bergantina… Aurrerantzago, XIX. mendean cliperrak, oso bizkorrak eraiki ziran. Gizaldiaren amaieran baporeak belaontzien ordez erabiltzen hasi ziran. Itasontzien tipologiari amaiera emoteko XX. mendean era honetako maketak daude: merkataritza ontziak, ferryak, eta petroliontzi erraldoiak.
Maketetariko batzuk dira eleizetako gangetik eskegita jartzeko zinopari modura. Helburu bera dabe itsasontzien koadroak, aipagarriak dira ekaitzen irudidunak. Beste batzuk dira eskifaiako kideren batek oroigarri moduan margoztutakoak.
KOKALEKUA
– Helbidea
Goienkale, 27. 48620. PLENTZIA
– Telefonoa
946 77 37 25
– Posta elektronikoa
contacto@museoplentzia.org
– Web orrialdea
https://museoplentzia.org
– Tarifak
Doako sarrera
Ordutegia
Ostegunak eta igandeak: 11:00h- 14:00h
Ostiralak eta larunbatak: 11:00h-20:00h
JARDUERAK
Historiaurrea Uribe Kostan: bisita gidatuak
Deskribapena: Erakuskate berriaren inaugurazioa bisitarientzat eta bisita gidatuak doan : historiaurrea uribe kostan.
Datak eta ordutegia:
– Maiatzaren 19an eta 22an: 11:00 – 14:00.
– Maiatzaren 20an eta 21ean: 11:00 – 20:00
Tarifak: Dohainik.
Zelan eman izena? 946773725 / contacto@museoplentzia.org