LEGEZKO OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA
BIZKAIKOA EPEF (aurrerantzean BIZKAIKOAk), datu pertsonalak babestearen eremuan (679/16 Europar Araudia eta gainerako garapen-arautegia) eta informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren arloan (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) indarreko legedia betetzeko, aipatu erabilera-baldintza orokor hauek aditzera ematen dizkizu, hurrengoaren bitartez egindako eragiketa guztiei aplikatzen baitzaizkie: www.museoeneguna.eus.
LEGEZKO DATUAK
BIZKAIKOA EPEF. Helbidea: Maria Diaz Harokoa 11, Bilbo. IFK: Q4800720G. Bilboko Merkataritza Erregistroan inskribatua. Tel: 944066083. Posta elektronikoa: bizkaikoa.hedapena@bizkaia.eus
JABETZA INTELEKTUALA
Webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak eta bertan dauden edukienak BIZKAIKOArenak dira
Guztiz debekatuta dago aipatutako webgunea aldatzea.BIZKAIKOAkez du inolako erantzukizunik hartuko baimendu gabeko manipulazio edo aldaketetatik sor daitezkeen ondorioen gainean. BIZKAIKOAk ez du lizentziarik edo erabilera-baimenik emango jabetza industrial eta intelektualari atxikitako eskubideen inguruan, ezta webguneari, zerbitzuei edo edukiei lotutako beste edozein jabetza edo eskubideren inguruan.
Debekatuta dago webgune honetan ageri diren edukiak osorik edo zati batean kopiatzea jatorria zein den aipatu barik edo edukiak kopiatzeko berariazko baimenik eskatu barik. Webgune honetan ageri den informazioa baimenik gabe erabiliz gero eta BIZKAIKOAren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalterik eginez gero, ekintza egokiak egikarituko dira eta, hala dagokionean, egikaritze horretatik sortzen diren erantzukizunak eskatuko dira.
ERABILERA-BALDINTZAK
BIZKAIKOAk informazioa emateko sortu du webgunea hau eta norberak erabil dezake doan.
• Bidezko erabilera
Webgune honen eta bertako zerbitzuen erabiltzaileek legearekin eta trafikoaren erabilerekin bat erabiliko dute; hala, ez dute webgunea eta bertako zerbitzuak legez kontrako edo bidegabeko helburuz edo ondorioz, hirugarrenen eskubide eta interesen kalterako helburuz, ez webgunea edo bertako zerbitzuak kaltetu, hondatu, gainkargatu edo andeatzeko asmoz, ezta erabiltzaileek webgunea eta bertako zerbitzuak behar bezala erabil dezaten eragozteko helburuz ere. Betebehar hori urratzen dutenak urratzearen eraginez sortzen diren kalte eta galeren erantzuleak izango dira BIZKAIKOAren eta hirugarrenen aurrean.
• Akatsen bermea
BIZKAIKOAk ezin du bermatu akatsik gerta ezin daitekeenik webgunera edo bertako edukietara sartzerakoan; hala ere, argitalpen ofizialak aipatzen edo kopiatzen direnean, testuak informazio-izaera izango du eta, ondorio guztietarako, baliozkotzat joko da aldizkari edo iturri ofizialean argitaratzen dena.
• Zerbitzuaren erabilgarritasuna
BIZKAIKOAk beretzat gordetzen du webgunean bertan, konfigurazioan edo aurkezpenean, ageri den informazioaren gaineko aldaketak eta eguneratzeak egiteko ahalmena, zeinahi unetan eta aurretiaz jakinarazteko beharrik gabe.
BIZKAIKOAk ez ditu bermatzen webgunearen eta bertako zerbitzuen erabilgarritasuna eta iraupena. Esandakoa senez bideragarria denean, webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduan izango diren etenen berri emango da aurretiaz.
BIZKAIKOAk ez du erantzukizunik hartuko webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren zein iraupenaren etenen zioz sor daitezkeen zeinahi motatako kalte eta galeren inguruan, erabiltzaileek webguneari eta bertako zerbitzuei eman diezaieketen erabilgarritasun-gabezien inguruan, webgunearen fidagarritasunaren inguruan eta, bereziki (nahiz eta era esklusiboan ez), web orrialdeetara edo zerbitzuak eskaintzen dituzten orrialdeetara sarbidea izateko akatsen inguruan.
ESKAINITAKO INFORMAZIOAREN ERABILERAREN ZIOZKO ERANTZUKIZUNA
Erabiltzailea jakitun da eta bere borondatez onartu behar du, edozein kasutan ere, bere eskukoa dela webgunearen, bertako zerbitzuen eta edukien erabilera. Webgunera sartzea eta webgunean ageri den informazioaren gaineko erabilera erabiltzailearen erantzukizunpeko ekintzak dira. BIZKAIKOAk ez du bere gain hartuko webgunera sartzearen edo bertako informazioa erabiltzearen zioz sor daitekeen ondoriorik, kalterik edo galerarik, ezta norbanakoen edo enpresen iritziei edo erabakiei eusteko xedez, horien erabileraren zioz sorrarazten den ondoriorik. BIZKAIKOAk ez du erantzukizunik hartuko webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteketatik joandako konexio edo edukien zioz sorraraz daitezkeen ondorioen inguruan.
DATU PERTSONALEN BABESA
BIZKAIKOAk erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna babesten ditu, datu pertsonalak babesteko arloan aplikagarria den legeriak xedatutakoari jarraiki, hain zuzen ere, Europako Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Araudiak eta hura garatzen duen arauek xedatzen dutenari jarraiki. Horretarako, beharrezko neurri tekniko eta antolaera-neurriak hartu ditu emandako datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimendu gabeko sarbidea eta lapurreta saihesteko, teknologiaren egoera, datuen izaera eta datuek paira ditzaketen arriskuak aintzat hartuta.
Webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuetako bat atzitzeko, datu pertsonalik eman behar bada, datu pertsonalak interesdunaren aurretiazko baimena lortuta erabiliko dira, honako legezko ohar hau eta pribatutasun-politika onartu ondoren.
Datu pertsonalak bakar-bakarrik erabiliko dira zuk eskatutako zerbitzua emateko, eta ez dira inola ere hirugarrenei lagako, legezko betekizunez ez bada.
Datu pertsonalak gorde egingo dira erabiltzailearen eta BIZKAIKOAren arteko harremanak irauten duen artean eta, nolanahi ere, harreman horrek sorrarazten dituen legezko betekizunak betetzeko ezarritako epeek iraun artean.
BIZKAIKOAren pribatutasun-politika dela eta, erabiltzaileak ondoko eskubideak baliatu ahal izango ditu une oro: interesdunaren datuetara sartzeko eskubidea, zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea, datuen erabilera mugatzeko eskubidea, datuen eramangarritasuna baliatzeko eskubidea, edo datuen erabilera aurkaratzeko eskubidea. Hala, erabiltzaileak eskubide horiek guztiak baliatu ahal izango ditu posta arruntez, helbide honetara idatzita: BIZKAIKOA, Maria Díaz Harokoa 11, 1. solairua, 48013 Bilbo edo, bestela, helbide elektroniko honetara idatzita: bizkaikoa.hedapena@bizkaia.eus
Datu pertsonalak emanez gero, honako legezko ohar hau eta pribatutasun-politika onartzean, erabiltzaileak datuak erabiltzeko baimena emango du, atal honetan ezarritako baldintzei jarraiki.
LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Webgune honen erabilerak Espainiako eta Europar Batasuneko legeriari men egingo die. Legerian jasotako baldintzak ulertzearen zioz sor daitezkeen gatazkak erabiltzailearen bizilekuari dagozkion auzitegietan ebatziko dira.