Ezagutu Enkarterrietako ondare historiko, artistiko eta etnografikoa.
Doako sarrera.
Ongi etorri
Ezagutu Enkarterrietako ondare historiko, artistiko eta etnografikoa.
La Encartada Fabrika-Museoa museo industrial bat da, fundazio-garaiko (1892) erreferente guztiak biltzen dituen fabrika-gune bat ezagutzeko aukera ematen duena. Horien artean, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako makineria-bilduma bikaina nabarmentzen da. Bere irudia eta hornidura teknologikoa ia osorik gorde ditu, eta produkzio-prozesuaren urrats guzti-guztiak osorik mantentzen ditu, lehengaia gordinik hartzen denetik hasi eta produktua paketatu eta bidaltzen den arte. Osotasun tekniko horrek eta bere kontserbazio-egoera bikainak ehun-lantegi zahar hau bere generoan bisita daitekeen ale paregabea izatea eragiten dute.
.
– Datu orokorrak
Helbidea: El Peñueco auzoa, 11. 48800. BALMASEDA
Telefonoa: 946 80 07 78
Posta elektronikoa: laencartada@bizkaia.eus
Web orrialdea: www.bizkaikoa.bizkaia.eus/laencartada
Doako sarrera.
Hurbildu zaitez Berriotxoako Balendin santuaren bizitza eta ondarera.
Murgildu zaitez euskal arrantzaren munduan.
Ezagutu euskal kulturaren aberastasuna.