Ongi etorri

Bizkaia Zubia

XEHETASUNAK

Gizateriaren Ondarea gure esku.

DESKRIPZIOA

Bizkaia Zubia eraikitzeko proiektua 1888ko urtarrilekoa da. Handik 2 urtera, 1890eko apirilaren 10ean hasi ziren obrak, mundu osoko “transbordadore-zubirik” zaharrena izango zena egiteko.

Alberto de Palaciok egin zuen proiektua, Ferdinand Arnodinekin lankidetzan. 1893ko uztailaren 28an izan zen inaugurazio ofiziala.

1902an, errege-erreginak Bizkaira etorri zirela-eta, argi elektrikoa jarri zuten zubian. Gerra Zibileko gorabeherek kalte egin zioten: fronte errepublikazaleak zubiko panela suntsitu zuen. 1941ean berreraiki zuten. 1998an bosgarren ontzixka inauguratu zuten, eta 1999an pasabidea egokitu zuten, jendeak zubiaren egitura barrutik ikusi ahal izan zezan. Bi lan horiek egitean, begirune osoz jokatu zuten, ingeniaritzako obra izugarri honen formak zaintzeko. 1983tik hona, gutxi gorabehera 650 milioi lagunek zeharkatu dute itsasadarra ontzixkan. Ontzixkak ibili duen bidea eginda, 31 aldiz emango genioke bira Lurrari. 2006ko uztailaren 13an, UNESCOk Munduko Ondarearen izendapena eman zion.

160 metroko ibiltokia, 50 metroko garaieran, zure ikustaldia bizipen sakona izan dadin.

KOKALEKUA

– Helbidea
Barria Kalea, 3, beheko solairua. 48930. LAS ARENAS

– Telefonoa
944 80 10 12

– Posta elektronikoa
promocion@puente-colgante.com

– Web orrialdea
www.puente-colgante.com

JARDUERAK

Maiatzaren 18an pasabideko sarrera guztietan % 20ko deskontua aplikatuko da eta audiogidak banatuko dira doan.

BIZKAIKO BESTE MUSEOAK

SOLICITA MÁS INFORMACIÓN

Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Fill out this field

{{site_title}}

keyboard_arrow_up