Dolomiten Aintzinako Fabrikaren Museoa
 

Dolomiten Aintzinako Fabrikaren Museoa
 

DESKRIPZIOA

 


Raneroko Haitzean, Pozalagua Kobazuloaren ondoan kokaturik zegoen Donosa Harrobiaren ustiapena hasi zen 1956an. Dolomia minerala erauzten zen, aireko tranbia baten bidez, mea harrobitik Ambasaguas Auzoraino eramaten zena, non deskarga-geltokia eta labeak kokatzen ziren. Labe horietan materiala prozesatzen zen lauza erregogorra ekoizteko, Bizkaiko Labe Garaiak bezalako garrantzi handiko enpresentzat.

Aireko tranbiaren ibilbideak 3 kilometro inguruko distantzia lotzen zuen harrobiaren eta lantegiaren artean. Ibilbidean zehar, 27 metalezko astok eusten zioten inguruko kableari. Aireko Tranbia hau Bizkaiko azkena izan zen eta funzionatzeari utzi zion 1976 urtean, harrobia itxi zutenean.

2002an Eusko Jaurlaritzak deskarga geltokia Ondare Kulturala deklaratu zuen. Denboran atzera eginez, Dolomitas Antzinako Lantegiak aukera ematen digu Lantegia Bizkaiko industrian funtsezkoa izan zen garai horiek gogoratzeko eta baita Ondare Industriala desberdin batean ezagutzeko ere.

KOKALEKUA

 


– Helbidea
Ambasaguas auzoa, s/n (Turismo bulego ondoan) 48891 KARRANTZA (Bizkaia)

– Telefonoa
696 44 63 01

– Helbide elektronikoa
museodolomitas@gmail.com

– Ordutegia
Larunbata: 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara
Igandea: 11.00etatik 14.00etara.
Gainontzeko egunetan: Aurretiko erreserba (10 pertsona gutxienez) honako telefonotetan 946 806 928 // 696 446 301
Jai egunetan eta zubietan zabalik (Kontsultatu ordutegiak)

– Tarifak
12 urtetik gorakoak: 5,00 €
Umeak (6 urtetik 13 urtera, biak barne): 3,00 €
6 urtetik beherakoak: 0,00 €
Erretiratuak/pentsiodunak: 3,00 €
Antolatutako taldeak: 8,00 €

JARDUERAK

 


Bisitetan, dolomita mineralak euskal industrian izan zuen garrantzia nabarmentzen da, garai hartan harrobia ixteko erabakian erabakigarria baitze Pozalaguako koba babesteko. Era berean, Pozalaguaren balio geologikoa nabarmentzen da, Armañongo Parke Naturalean kokatua, eta Euskadiko meatzaritzako balio geologiko handiko eremua, barita eta dolomita bezalako mineraletan aberatsa.

Taillerretan lurretik ateratako materialak erabiltzen ditiugu, eta dolomitaren kasuan, lurretik ateratzen ziren mineralak dira,, lurrari itzultzen dizkiogunak, landarako mineral gisa.

Lurretik zentzumenetara
Deskribapena: ZENTZUMEN-TAILERRAREN BISITA. Familiei edo publiko guztiei zuzendua. Lurretik ateratako elementuak izango dira protagonistak. Jarduera honen bidez, Dolomitaseko atea irekiko ditugu industria mundua zentzumenez ezagutzeko. 5 zentzumenak erabiliz, esperientzia ludiko eta parte-hartzaileaz gozatuko dugu, mende erdiko lantegi honek eskaintzen digun ingurune paregabeko ingurunearekin elkarreraginean aritzen.
Datak eta ordutegia: Maiatzak 21, 12.00etan.
Tarifak: Doan. Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa da.
Zelan eman izena? Harremanetan jarri 696446301 – 946806928 telefonoetan edo museodolomitas@gmail.com helbideari idatzi.
Hizkuntza: Elebiduna