Ongi etorri

Dolomiten Antzinako Fabrikaren Museoa

XEHETASUNAK

Bizkaiko azken harrobia eta aireko tranbiatik ibilbidea.

DESKRIPZIOA

Raneroko Haitzean, Pozalagua Kobazuloaren ondoan kokaturik zegoen Donosa Harrobiaren ustiapena hasi zen 1956an. Dolomia minerala erauzten zen, aireko tranbia baten bidez, mea harrobitik Ambasaguas Auzoraino eramaten zena, non deskarga-geltokia eta labeak kokatzen ziren. Labe horietan materiala prozesatzen zen lauza erregogorra ekoizteko, Bizkaiko Labe Garaiak bezalako garrantzi handiko enpresentzat.

Aireko tranbiaren ibilbideak 3 kilometro inguruko distantzia lotzen zuen harrobiaren eta lantegiaren artean. Ibilbidean zehar, 27 metalezko astok eusten zioten inguruko kableari. Aireko Tranbia hau Bizkaiko azkena izan zen eta funzionatzeari utzi zion 1976 urtean, harrobia itxi zutenean.

2002an Eusko Jaurlaritzak deskarga geltokia Ondare Kulturala deklaratu zuen. Denboran atzera eginez, Dolomitas Antzinako Lantegiak aukera ematen digu Lantegia Bizkaiko industrian funtsezkoa izan zen garai horiek gogoratzeko eta baita Ondare Industriala desberdin batean ezagutzeko ere.

KOKALEKUA

– Helbidea
Ambasaguas auzoa, s/n (Turismo bulego ondoan) 48891 KARRANTZA (Bizkaia)

– Telefonoa
696 44 63 01

– Helbide elektronikoa
museodolomitas@gmail.com

JARDUERAK

Sarrera doan: maiatzak 16 eta 23.

Jarduera berezia: Haitz Kontzertua (Laboratorio Klem)

  • Deskribapena: Musika Garaikidearen Kontzertua. Orainaren soinuak forma hartzen du espazio bakar batean. Murgiltze-esperientzia bat, non musika garaikideak materia, denbora eta paisaiarekin hitz egiten duen. Arkitektura eta harria kontzertuaren parte aktibo bihurtzen dira, soinuaren mugak aztertu eta espazioa instrumentu bihurtuz.
  • Data eta ordua: maiatzak 16, 12:00etan.

Bisita gidatua: “Aunando sectores”

  • Deskribapena: Fabrikan zehar ibilaldi bat egingo da, irudi eta pasadizoen bidez denboran atzera eginez. Nekazaritza-haran batean fabrika martxan jarri zen garaia gogoratuko dugu, lehen sektoreko eta fabrikako langileen arteko bizikidetza aztertuz.
  • Data eta ordua: Maiatzak 23, 12:00etan.

Erreserbak eta prezioa:

  • Dohainik.
  • Aldez aurreko erreserba: 696 446 301 / museodolomitas@gmail.com

BIZKAIKO BESTE MUSEOAK

SOLICITA MÁS INFORMACIÓN

Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Fill out this field

{{site_title}}

keyboard_arrow_up