Ongi etorri

Bilboko Aste Santuko Pasoen Museo

XEHETASUNAK

Artea eta tradizioa Aste Santuko pasoetan.

DESKRIPZIOA

Bilboko Aste Santuko Pausoen Museoan Bilbon inoiz egin den tailu-erakusketarik garrantzizkoenetakoa eskaintzen da. Aste Santua erlijio-agerraldi herrikoia da, kultura, arte eta historia arloetan berebiziko balioa duena. Prozesio-pauso bakoitzak Jesukristoren Nekaldiaren, Heriotzaren eta Biztueraren eszena bat irudikatzen du. Horrela, Afari Santuaren, Atxilotzearen, Zigorren edo Gurutziltzaketaren pausoek, benetakoak baino zertxobait tamaina handiagoekin, kristau fedearen unerik garrantzitsuenak erakusten dizkigute. Horiekin batera, aipatu beharrekoak dira irudiek euskarri dituzten tronuetariko batzuk ere, egiazko artelanak baitira.

Pausoen Museoaren osagarri, ondoko gaiak ere erakusten dira bertan: balio handiko brodatuak eta urregintzako laginak, gure Aste Santuaren historiaren argazki-bilduma, Jesukristoren bizitza publikoari buruzko dioramen erakusketa ederra eta Bilboko kofradiakideen jantziak. Horiek guztiok Bilboko Aste Santuan zehar ibilbide atsegin eta zehatza egiteko aukera emango digute.

KOKALEKUA

– Helbidea
Iturribide, 3, 1. behe solairua. 48006. BILBO

– Telefonoa
944 15 04 33

– Posta elektronikoa
info@museodepasosbilbao.com

– Web orrialdea
www.museodepasobilbao.com

JARDUERAK

Maiatzaren 18an sarrera doakoa.

BIZKAIKO BESTE MUSEOAK

SOLICITA MÁS INFORMACIÓN

Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Fill out this field

{{site_title}}

keyboard_arrow_up