Ongi etorri

Ziortza-Bolibar Museoa

XEHETASUNAK

Bizkaiko Erdi Aroa eta Simon Bolivarren iraultza.

DESKRIPZIOA

Errementarikua baserriak hartzen du 1983az geroztik Simón Bolívar Museoa. Donejakueren kostaldeko Bizkaiko ibilbidearen ondoan dago.

Museoaren bildumek girotu egiten dituzte, batetik, Erdi Aroko bizkaitarren bizimodua eta, bestetik, Simón Bolívarren ibilbide pertsonala eta politikoa.

  • Beheko solairuan: Simón Bolívarren ikonografia dago. Aldi baterako erakusketak ere hemen ipintzen dira.
  • Lehen solairuan: Erdi Aroari buruzko informazioa dago (paisaia, abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarrituta egiten zuten bizimodua, Bolibarreko eta Ziortzako elizek izan zuten garrantzia, ikatza egiteko egurrari zelan ateratzen zioten probetxua, jarduera ekonomikoak –burdingintza eta errotak–, eta hiribilduak zelan sortu ziren)
  • Bigarren solairuan: Simón Bolívarren biografia kronologikoa dago (Venezuela, 1783-Kolonbia, 1830). Bolívarren genealogia, Europara egin zituen bidaiak, Bilbon eta Madrilen egin zuen egonaldia, Bolívarren atal politikoak, eta Independentziaren geografia).

KOKALEKUA

– Datu orokorrak
Zuzendaria: Beñat Ibaibarriaga

– Helbidea
Beko kale, 4. 48278. ZIORTZA-BOLIBAR

– Telefonoa
946 16 41 14

– Posta elektronikoa
info@simonbolivarmuseoa.com

– Web orrialdea
www.simonbolivarmuseoa.com

JARDUERAK

Sarrera: doakoa da.

 

Maiatzaren 18an, astelehena, museoa itxita egongo da.

 

Jarduera berezia: Manttalingo Alaba

  • Deskribapena: Saturrarango emakumeen kartzelari buruzko poesia musikatu errezitaldia, izen bereko liburuan oinarritutakoa.
  • Data eta ordua: maiatzaren 23an, zapatua, 12:00etan.
  • Prezioa: Doan.

BIZKAIKO BESTE MUSEOAK

Itsasmuseum Bilbao

Bizkaiko itsas kulturaren kontakizuna. Sar zaitez Bilboko itsas iraganean.

SOLICITA MÁS INFORMACIÓN

Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Fill out this field

{{site_title}}

keyboard_arrow_up