Ongi etorri
esperientziara

Orozkoko Museoa

ESPERIENTZIAREN XEHETASUNAK

Gozatu Orozkoko haranaren historia inspiratzaileaz.

DESKRIPZIOA

Museoa Legorburu Jauretxean dago kokatua. Kareaga Etxea izenez ere ezagutzen den eraikin bikain hau XVIII mendekoa da eta Zubiaurreko Enparantza nagusian dago, Orozko bailaran.

Museo honek bailarako bizimoduaren elementu, agiri eta lekukoak erkusten ditu ikuspegi ezberdinetatik. Horien bitartez, egungo errealitatea sortu duten arrazoi eta ondorioak ezagutu ditzakegu. Museoak proposamen interaktiboak, partehartzea bultzatzen dutenak egiten ditu, eta bisitariei, bisita ludiko eta hezigarriak eskaintzen dizkio, ikus-entzunezko eta informaziozko bitartekoen bidez.

Eskaintzen artean, besteak beste, eta bereziki, Gorbeiako Parke Naturalarekin lotura dutenak sartzen dira. Beraz, bere helburu nagusia egungo eta etorkizuneko belaunaldiei bere arbasoen ohitura eta berezitasunen berri ematea da, ezagutza horren bidez hori guztia baloratzen eta zaintzen ikas dezaten, eta gainera, Orozkoko Bailarako nahiz Gorbeiako Parke Naturaleko ingurunea zain dezaten. Museoari dagokionez, Orzkoko Museoa hiru solairuko eraikina da eta bakoitza gai bat isladatzeko erabiltzen da: Orozko Bailarako Ondare Historikoa; BizimodU Tradizionala Bailaran; eta Gorbeiako lurralde garaietako Biztanleak.

KOKALEKUA

– Helbidea
Legorburu Jauregia. Zubiaur Plaza, 4. 48410. OROZKO

– Telefonoa
946 33 98 23

– Posta elektronikoa
museoa.orozko@bizkaia.org

– Web orrialdea
http://www.orozkomuseoa.eus/

– Tarifak
Doako sarrera

JARDUERAK

Orozkoko museoko bisita audiogidatua

Bertan dauden QR-ak mugikorrarekin eskantuz, hauek entzuteko aukera izango duzu.

Maiatzaren 18an, 10:00-14:00 eta 16:00-18:00.

Maiatzaren 19an, 10:00-14:00. Orozkoko museora hurbildu eta jarduerengatik galdetu.

BIZKAIKO BESTE MUSEOAK

Itsasmuseum Bilbao

Bizkaiko itsas kulturaren kontakizuna. Sar zaitez Bilboko itsas iraganean.

SOLICITA MÁS INFORMACIÓN

Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Fill out this field

{{site_title}}

keyboard_arrow_up