Ongi etorri

Natura Historiaren Museoa. Andrés de Urdaneta

XEHETASUNAK

Zuhaitzez, fosilez, mineralez eta askoz gehiagoz inguratu!

DESKRIPZIOA

Urdaneta ikastetxeko Andrés de Urdaneta Natur Historia Museoa Mineralogia y Paleontologia  Museo, Talde eta Bildumen Elkarteko (AMYP) kidea da.

Museoaren bildumak gure iraganeko aztarnak eta oraineko atalak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu.

Munduko txoko guztietako zuhaitz-espezieak edo talde kristalografiko ezberdinen mineralak daude ikusgai Museoan, besteak beste; hainbat taxon zoologikotan menturatu gaitezke edo,  berton ikusgai dauden era geologikoetako fosilen bitartez, bizitzaren eta Lurraren historian zeharreko bidaia egin dezakegu, eta gure planetan etengabe bilakatzen ari diren formen ikuspegia lortu.

Museoan ikusi eta goza ditzakegun elementu ugariren artean, hauek nabarmenduko ditugu:

Zuhaitzak: Ipar Amerikako sekuoiak, Japoniako kriptomeriak, Europako gorostiak eta Australiako mimosak.

Fosilak: mastodonte baten atzeko hagin bat, haitzuloetako hartz baten hortz bat, armadilo baten babes-plaka edo clypeaster bat.

Mineralak: Euskal Herrian aurkitu den septaria bikoitzik handiena, karamelu koloreko blenda, goethita irisatua, kaltzedonia korala eta igeltsu orrazkara.

Animaliak: kaxalote baten hezurdura, krokodilo nilotarra, hartz arrea, kolibriak, koral-bilduma, maskorrak, tximeletak, arrainak, narrastiak, urlehortarrak, hegaztiak eta ugaztunak, kontinente guztietakoak.

KOKALEKUA

– Helbidea
C/ Lauroeta Etorbidea, 6. 48180 Loiu (Bizkaia)

– Telefonoa
94 453 33 08

– Email-a
museo.ciencias@colegiourdaneta.com

JARDUERAK

Museoen Nazioarteko Egunean publikoarentzat irekita egongo da “Natura eta beira-arasak. 25 urte berritasunak erakusten” izeneko erakusketa. Bertan, aurreko erakusketak laburbiltzen dira.

Maiatzaren 17an bisitatzeko aukera egongo da. Bisita gidatua goizeko 10:00etan hasiko da.

BIZKAIKO BESTE MUSEOAK

SOLICITA MÁS INFORMACIÓN

Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Fill out this field

{{site_title}}

keyboard_arrow_up