Ongi etorri

Muñatones Gaztelua

XEHETASUNAK

Salazartarren Erdi Aroko gotorleku izurritik gidatutako ibilbideaz gozatzeko aukera.

DESKRIPZIOA

Muñatones Gaztelua dorre-gotorlekua da, XIV. mendetik XV. mendera bitartean eraiki zen eta Bizkaiko arkitektura-ondarearen elementu gailenetako bat da. Gazteluko harresi-barruan eta inguruetan egiten diren bisitaldi, hezkuntza-jardunaldi eta birsorkuntzei esker, Erdi Arora bidaia dezakegu eta landa-nobleziaren bizimoduaren eta aberastasun-iturrien berri jakin.

Monumentu Multzo izendatu da, Bizkaiko dorre-gotorkelu garatuena da eta gaztelutzat har daitekeen bakarra, kanpoko harresi-sistemagatik. Gazteluaren historia Bizkaiko Behe Erdi Aroko pertsona bitxienetako bat izandako Lope García Salazar kronikariarekin lotuta dago. Izan ere, dorrean idatzi zuen kronikariak Bienandanzas e Fortunas obra, Bizkaiako lehen historia idatzia. Gazteluak lotura hertsia du El Pobaleko Burdinolarekin, kronikariaren iloba Ochoa de Salazarrek eraiki baitzuen, XVI. mendean.

KOKALEKUA

– Helbidea
San Martin auzoa – 48550 Muskiz (Bizkaia)

– Telefonoa
629 271 516

– Posta elektronikoa
elpobal@bizkaia.eus

– Web orrialdea
https://bizkaikoa.bizkaia.eus/detalleContenido.asp?id=60&t=1

JARDUERAK

  • Ospakizuna: MNEren ospakizuna Gazteluan maiatzaren 24an, igandean, izango da.

  • Ate Irekien jardunaldia:

    • Bisitaldi gidatua: Salazar familiaren Gaztelura bisita, Bizkaiko Erdi Aroko leinu ahaltsuenetariko bat ezagutzeko. Bando Gerrak birsortzeko enklabe bikaina da.

    • Ibilbidea: Barruti harresitua eta dorre almenaduna ikusiko dira, eta harresiaren adarberaino igoko da, Barbadungo estuarioaren eta San Martingo portu zaharraren ikuspegiaz gozatzeko.

  • Data: Maiatzak 24, igandea.

  • Ordutegia: Gidatutako bisitak 11:00, 12:00 eta 13:00etan.

  • Prezioa: Doan.

  • Beharrezkoa da aurretik erreserbatzea (plaza mugatuak):

    • elpobal@bizkaia.eus

    • 629 271 516

BIZKAIKO BESTE MUSEOAK

SOLICITA MÁS INFORMACIÓN

Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Fill out this field

{{site_title}}

keyboard_arrow_up