Ongi etorri

Medikuntza Historiaren Euskal Museoa

XEHETASUNAK

Murgildu zaitez Euskal Herriko medikuntzaren eta zientziaren memorian.

DESKRIPZIOA

Medikuntza Historiaren Museoak (MHM) XIX eta XX. mendeko objektu mediku eta zientifiko bilduma aberatsa biltzen du. Objektu hauek Euskal Herriko medikuek, ospitaleek eta beste erakunde batzuk erabili dituzte. Ikusgai dauden objektu gehiengoak frantsesak, alemanak eta Europako bestelako herrialdekoak dira. 6000 pieza baino gehiago daude gordeta eta ikusgai, medikuntza espezialitate guztiak eta beste zientziei buruzkoak.

Gure ondare zientifikoa gordez gain, Museoak, zentro unibertsitarioa den neurrian, ikerketa eta irakasle betebeharrak ditu. Ikerketa arloan, geofisika, meteorologia edo gaixotasunen historia bezalako gaien ikuspegi globala tokian tokiko errealitatearen interesarekin batzeko asmoa du osasun eta zientzia arlo desberdinetan. Irakaskuntza arloan, Mintegi Gelan klaseak ematen dira eta osasun arloarekin zerikusirik duten titulazio ikasgai desberdinei buruzko praktikak egiten dira ere. Bere edukiak medikuntza eta zientzia historialarien eskura jarriz gain, Museoak publikoaren artean ezagutzak eta jakintzak zabaltzea du helburu.

KOKALEKUA

– Helbidea
Euskal Herriko Unibertsitatea. Liburutegiko eraikina, 3. solairua. Leioako Kanpusa. 48940. LEIOA

– Posta elektronikoa
museomed@ehu.eus

– Web orrialdea
www.ehu.eus/eu/web/basque-museum-medicine

JARDUERAK

Doako visita gidatua 

Astelehenean, 2025eko maiatzaren 19an, 11:00etan

Medikuntza aurrera doa teknologiaren garapenarekin

Bisita gidatua medikuntzako diagnostikoa eta tratamendua hobetu duten teknika batzuen eboluzioan barrena

BIZKAIKO BESTE MUSEOAK

Muñatones Gaztelua

Salazartarren Erdi Aroko gotorleku izurritik gidatutako ibilbideaz gozatzeko aukera.

SOLICITA MÁS INFORMACIÓN

Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Fill out this field

{{site_title}}

keyboard_arrow_up