Ongi etorri

Itsasmuseum Bilbao

XEHETASUNAK

Bizkaiko itsas kulturaren kontakizuna. Sar zaitez Bilboko itsas iraganean.

DESKRIPZIOA

Itsasmuseum Bilbaok Bilboko eta Bizkaiko itsasoaren inguruko kulturaren kontaketa jasotzen du eta Bilboko eta Bizkaiko herritarrek itsasoarekin izan duten eta duten harreman estua islatzen du, harreman horrek nortasun eta tradizio bereziak, bakarrak, moldatu dituelarik. Itsasmuseumek Bilboko eta Bizkaiko itsasoaren inguruko ondarea kontserbatu eta zabaltzen dihardu lanean, bertako eta atzerriko bisitariei begira, ikuspegi didaktiko eta parte-hartzaile batetik abiatuta. Euskalduna ontziola zaharretako diken arteko zonalde batean kokatua, Abandoibarrako pasealekuaren barruan dago, Guggenheim Museoaren eta Euskalduna Jauregiaren artean.

Itsasmuseumak guztira 27.000 m2-ko azalera du, bi gunetan banatuta: barruko aldea eta kanpoko aldea. Kanpoko aldean, 150 urtetik gorako historia duten dikeak daude, eta dike horietan lotzen ziren gaur egun Museoaren bilduma osatzen duten itsasontzietako batzuk, eta bertan zeuden, baita ere, beste osagai batzuk: Carola Garabia, Bonba edo Lehergailuen Etxea eta eskultura batzuk. Dibertsiorako gune egokia da, eta itsas aisialdiko jardueren bilgune legez gero eta garrantzia handiago hartzen ari da.

KOKALEKUA

– Helbidea: Muelle Ramón de la Sota, 1. 48013. BILBAO

– Telefonoa: 946 08 55 00

– Helbide elektronikoa
: info@itsasmuseum.eus

– Web
:www.itsasmuseum.eus

JARDUERAK

Maiatzaren 17an, sarrera doakoa izango da.

Maiatzaren 18an, Museoa itxita egongo da.

TANTAK FEST: Ozeanoen Jaialdia

Data: Maiatzak 17

Tantak GKEak sustatutako ingurumen-jaialdia, adin guztientzako jardueraz betea: tailerrak, erakusketak eta errealitate birtuala.

  • Itsasmuseum Bilbaora doako bisita. 11:00 – 19:00

  • Erakusketa (Maiatzak 17-31): «Azoreak: oasis Atlantikoa» – Anxo Cao. 11:00 – 19:00

  • Solasaldia: «Atlantikoko itsas bizitza» – Anxo Cao (Biologoa eta National Geographic-eko argazkilaria). 12:00 – 13:00

Tailerrak eta Esperientziak

  • Haur Tailerra «Ura bizitza da»: (4-10 urte). 11:30 – 13:00 | Izen-ematea beharrezkoa.

  • Haur Tailerra «Bizkaiko Golkoan bizi naiz»: (4-10 urte). 17:00 – 18:30 | Izen-ematea beharrezkoa.

  • Errealitate Birtuala «Murgildu zaitez!»: (+7 urte). 16:30 – 18:30 | Izen-ematea in situ, iritsiera-ordenaren arabera.

BIZKAIKO BESTE MUSEOAK

SOLICITA MÁS INFORMACIÓN

Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Fill out this field

{{site_title}}

keyboard_arrow_up