Ongi etorri

Hontza Museoa

XEHETASUNAK

Natur Zientzietara hurbiltzeko aukera.

DESKRIPZIOA

Hontza Museoa 1962an jaio zen ideia bezala, orduan, Hontza Museoko Fundazioaren sortzailea eta presidentea den Enrike Huertak, mundu malakologikoan sartu ondoren eta Euskal Herrian tankera horretako museorik ez zegoela ikusita, mota guztietako aleak biltzeari ekin baitzion, era horretan, etorkizunean, Natura Zientzien Museoa sortzeko asmoz.
1985. eta 1990. urteen artean zabalik egon zen, eta, gero, 2014ko azaroan, berriz azaldu zen, eta egoitza berria hartu zuen, Mañarian, hil zen arte Ebaristo Bustinza “Kirikiño” idazle mañariarraren egoitza izan zen Zumelaga eraikinean.

Lehenengo fasean, 21 talde desberdinetako 541 ale aurkeztu ziren, Botanika, Fungi, Geologia Paleontologia, Ornogabeak eta Ornodunak barnean hartuta, mundu osoko espezie adierazgarriak, “tamainak, formak, koloreak eta marrazkiak” diskurtso museografikoaren azpian. Gure planetan lurreko, ur gezako eta itsasoko habitaten aldetik dagoen aniztasuna erakusten dute, “Maitatzen ez dena ezin da zaindu, eta ezagutzen ez dena ezin da maitatu” goiburuarekin. Horixe da, izan ere, “gure eginkizuna erakutsiko dizugu”.

KOKALEKUA

– Helbidea
Ebaristo Bustinza “Kirikiño” kalea, 18. 48212. MAÑARIA

– Telefonoa
946 21 65 55

– Posta elektronikoa
hontza@hontzamuseoa.eus  info@hontzamuseoa.eus

– Web orrialdea
www.hontzamuseoa.eus

JARDUERAK

Sarrera doan maiatzaren 17an eta 18an. 

Nazioarteko Museoen Egunaren barruan Hontza Museoak hitzaldi bat antolatuko duela maiatzeren 15ean, Durangon, Kurutse Santu Museoan 19:00etan:

  •  Neandertalak Euskal Herrian. Informazio berria aspaldiko ezagun hauei buruz (euskaraz). Asier Gómez Olivencia. 
  • Durangaldea, tierra de osos. Evolución, especies y extinción de los osos en Euskal Herria (en castellano). Mónica Villalba de Alvarado.   

BIZKAIKO BESTE MUSEOAK

Muñatones Gaztelua

Salazartarren Erdi Aroko gotorleku izurritik gidatutako ibilbideaz gozatzeko aukera.

SOLICITA MÁS INFORMACIÓN

Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Fill out this field

{{site_title}}

keyboard_arrow_up