Itsasmuseum Bilbao: Itsasoak garbi zeudela amets egin dut
Deskribapena: Bisita gidatu laburra (30’) familian, museoko “Itsasoen osasuna” izeneko gunera. Espazio honen helburua itsas iraunkortasunaren arazoa eta itsas faunaren eta floraren egoera larria ikusaraztea eta egoera hori aldatzeko beharraz kontzientziatzea da. Ondoren, 4 eta 11 urte bitarteko umeek “Amets egin dut itsasoak garbi zeudela” tailerraz gozatuko dute.
Datak eta ordutegia: 2023/05/20 eta 2023/05/21
11:30etatik 12:00etara – “Itsasoen osasuna” gunera bisita familian (hautazkoa)
12:00etatik 13:30etara – “Itsasoak garbi zeudela amets egin dut”, umeentzako tailerra
Tarifak: Dohainik.
Zelan eman izena? Aurretiko izen-ematea https://tickets.itsasmuseum.eus/ eta leihatilan.
Informazio guztia: www.itsasmuseum.eus