Euskal Abertzaletasunaren Museoa

Museoen Eguna ospatzeko, Euskal Abertzaletasunaren Museoan maiatzaren 19tik 23ra erakusketa iraunkorreko eta aldi baterako erakusketako bisitak doakoak izango dira. Audiogidekin egingo dira eta bisitariei opari txiki bat emango zaie.

Aurtengo leloa “Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan” da eta erakusketan hauek nabarmenduko ditugu:

 

Europako Karta Etnografikoa, 1918.

  1. Gerra Handiaren amaieran, 1917ko urrian, iraultza sobietarraren arrakastarekin, komunistek beren erregimen berriaren printzipioen artean jaso zuten autodeterminazioa. 1918ko hasieran, Wilson AEBko presidenteak printzipio bera aldarrikatu zuen munduan bakea lortzeko giltzatzat hartuz. Estaturik gabeko nazioen eskubideen alde borrokatzen zen Nazionalitateen Batasunak gutun etnografiko hau argitaratu zuen 1918an, Europako nazioen errealitatearen erakusgarri gisa.

 

Fecha

Mai 18 2025
¡Caducado!
keyboard_arrow_up