EGUNA

Mai 21 2022
¡!

ORDUA

11:00

El Pobaleko burdinola: Suarekin forjatutako Erdi Aroko iragana. Birsortze historikoa eta erakustaldi berezia

Deskribapena: Muñatones gaztelua eta El Pobal burdinola modu berezian lotu nahi ditugu aurten. Horretarako, Santos Morondo eta Gaizka Basaldua ditugu, Otsolur Kultur Elkarteko birsortzaile adituak. Eurek suz landutako artefaktu ugari erakutsiko dizkigute: hainbat armadura, sare-kota, ezkutu, ezpata eta abar. Haien erabilerak, tipologiak eta denboran izandako bilakaera azalduko dizkigute, baita hauen fabrikazio-prozesu neketsuak ere.

Egun honetan Gazteluko bandokideei ahotsa emango diegu, burdinak haien kultura materialean, boterean eta estatusean izan zuen paper erabakigarria erakutsi diezaguten. Jardunaldia amaitzeko publiko orori zuzendutako erakustaldi monografikoa egingo dugu sutegian.

Datak eta ordutegia: Maiatzaren 21ean, 11:00etan eta 12:30tan (bi pase).

Tarifak: Dohainik.

Zelan eman izena? 629 271 516 / elpobal@bizkaia.eus

0
Comments

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.