El Pobaleko Burdinola: Ipuinez beteriko ibilbidea erdi aroko Muskizetik
Deskribapena: Ibilaldi hau nagusi eta txikiek Muskizko historiaz goza dezagun pentsatuta dago, Alberto Bargos txangoaren gidari berezia izango dugularik. Muskizko Erdi Aroko lekurik enblematikoenean, Muñatones Gazteluan, hasiko gara eta herriko hainbat leku bisitatzen jarraituko dugu. Honela, Albertok Errege Bideaz hitz egingo digu, behin Santelicesen egondako ospitaleaz, Markesaren Sebea zer den azalduko digu edo El Regatoko ontziolak non zeuden erakutsi baita ere. Horrez gain, geldialdi hauek aprobetxatuko ditugu ipuinak eta kondairak bere ahotik ezagutzeko eta familia osoarentzako paseo hau esperientzia hurbil eta dibertigarria bihurtzeko.
Datak eta ordutegia: 2023-05-21 11:00etatik 13:00etara
Tarifak: Dohainik.
Zelan eman izena? 629 271 516 / elpobal@bizkaia.eus
Informazio gehiago: www.bizkaikoa.bizkaia.eus/elpobal
Hizkuntza: Euskara