BURDIN-HESIAREN MUSEOA
Doako sarrera maiatzaren 17an eta 18an.
Jarduera berezia: ginkana familiarra “Kapitainaren Mezua”
- Deskribapena: Pista eta proba joko honetan, Areneburu mendiaren gailurrera (Burdin Hesira) igoko dira parte-hartzaileak. Bertan, laguntza behar duen mezulari misteriotsu baten misioan parte hartuko dute.
- Data eta ordua: Maiatzak 24, 11:00etatik 13:00etara.
Erreserbak: burdinhesia2@berango.org
Prezioa: doakoa.