Bizkaiko Museoetako Escape Room-a
Bizkaiko Museoetako Escape Room-a
Data: maiatzak 18.
Ordua: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Lekua: Campo Volantín Pasealekua, Bilbon
Iraupena: 30 minutu
Hurbildu zaitez eta parte hartu!! Animatzen bazara Bizkaiko museoen mapa bat jasoko duzu. Ez galdu!!
Bizkaiko Foru Aldundiak 30 minutuko Escape Room bat antolatu du, kalean, Bilbon.
Jolas-dinamika hau publiko orori zuzenduta dago, eta museoek duten garrantzia, eskaintzen duten guztia eta gizartea eta kultura aberasteko egiten duten ekarpena ezagutzeko modu bat da, ikasteko, ikertzeko eta kultura zabaltzeko funtsezko lekuak baitira. Escape Room honetan parte hartzea doakoa da, eman izena email honetara idatziz: bizkaikomuseoak@bizkaia.eus