Euskararen bizi-indarra eta aniztasuna zure eskura.
Sare sozialetan ekintza berezia.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00 –19:00
Larunbatetan: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00 (udako larunbatetan arratsaldez itxita)
Sarrera: doakoa da, beti.
Ongi etorri
Euskararen bizi-indarra eta aniztasuna zure eskura.
Euskararen Etxean baitan dagoen Euskararen Interpretazio Zentroak (EIZ) euskararen bizi indarra eta aniztasuna transmititu nahi ditu. Era berean, norberaren inplikazioa aldarrikatzen du, norberak euskarari gehitu egiten baitio. Finean, euskararen askotariko izaerak batu egiten gaitu. Bertan, zentzumenetan oinarritutako bisita ludiko eta zehatza eskainiko zaie bisitariei; hau da, bisita esperientzial eta ludiko batetik abiatuta, bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgilduko dira.
Erakusketak hainbat atal ditu. Euskararen egunez eguneko egoeraz ohartarazten gaituen datu-basea, euskararen historia begiratua, euskal hitzekin jolasteko aukera, haren transmisioa eta aniztasuna ezagutzeko ahots ikus entzuteko kanpaiak, etorkizunerako erronkak, euskal kulturaren aberastasun eta kalitatea. Halaber, euskara balore positiboi lotuta dagoenez, erakusketak ere horrelakoa izan nahi du, baikorra, abegikorra, zabala.
Euskararen Etxea Bilboko San Ignazio auzoan dago, eta 2004an sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren ondorioz. Egun, Azkue Fundazioak kudeatzen du.
Euskararen Etxeak erreferentzia izan nahi du euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat. Horretarako, hainbat zerbitzu eta bitarteko eskaintzen ditu: Euskararen Interpretazio Zentroa, Aretoen lagapena eta Lantoki Koperatiboa.
– Helbidea
Agotiz Plaza, 1 – Bilbao 48015
– Telefonoa
944028081
– E-mail-a: info@euskararenetxea.eus
– Webgunea: www.euskararenetxea.eus
Sare sozialetan ekintza berezia.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00 –19:00
Larunbatetan: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00 (udako larunbatetan arratsaldez itxita)
Sarrera: doakoa da, beti.
Naturaren aniztasunean murgildu.
Ezagutu Bizkaiko arte sakratuaren edertasuna.
Ezagutu txakolinaren kultura.