ITSASOA
Murgil zaitez esperientzia horretan, eta Bizkaiak itsasoarekin iraganean izan duen eta gaur egun duen loturak zur eta lur utziko zaitu.

Zura eta
Ura

DESKRIPZIOA


ZURA ETA URA proiektu fotografiko eta literarioa da, eta gure arrantza-portuek itsasontzigintzan zura material sintetikoekin ordezkatu izanaren ondorioz jasan duten nortasuna-galerari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Proiektu horrek, gainera, Bizkaiko erriberako azken arotzak omendu nahi ditu. Bi dira ontzigintzan zuraren ordez beste material batzuk erabili izanaren ondorio nagusiak: kolorea eta nortasuna galdu eta ibaiertzeko arotzeriaren sektorea desagertu izana.

Erakusketa hainbat argazki artistikok nahiz dokumentalek osatzen dute, eta horiek zurezko, burdinazko eta harrizko ehunduretan irudikatzen dute kolorea. Argazki horiek guztiak Konrado Mugertzak, artistak eta erakusketa ugaritako komisarioak, egin ditu. Entzute handiko egile hauen saiakera labur eta literatura-testu batzuk ere aurki ditzakegu erakusketan: Leire Bilbao, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Miren Agur Meabe eta Jokin de Pedro, baita Jesus Mari Lazkano artista plastikoa, Humberto Astibia irakaslea eta Julian Murelaga Lekeitioko erriberako arotza ere.
Itsasmuseumek bisita gidatu bat eta, ondoren, Konrado Mugertzarekin solasaldi berezi bat proposatu ditu Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO