XX. mende
hasierako gasazko
soinekoa

Antzasti Euskaldunon Etxea

DESKRIPZIOA


Kotoizko udako soineko arrosa argia, eskote eta sisetan bainika bikoitzeko errematea duena. Barruko soineko bat du, bolillo puntilladuna, loreak dituena, mahuka luzekoa, kolore beixa duena eta tonu horretako zetazko gasaz forratua dagoena. Barruko alkandorak puntilla bikoitzeko apaingarria du, eta perlak ukabiletan eta eskotean. Gona hanka erdiraino heltzen da, eta hiru bolante ditu.
Gerrian, zetazko banda beltza zimurtua du.

Bilboko garaiko familiarena.
Sortu zen garaia: XX. mendeko 20. hamarkada.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

ARGAZKIA


Vestido de gasa