SENTIMENDUA
Futboletik hasi eta automobiletaraino, edozein dela ere zure pasioa ibilbide honen bidez, bakoitzaren berezitasun guztiak ezagutu ahal izango dituzu.

SENTIMENDUA
Futboletik hasi eta automobiletaraino, edozein dela ere zure pasioa ibilbide honen bidez, bakoitzaren berezitasun guztiak ezagutu ahal izango dituzu.

Uztartu eta
dastatzea

DESKRIPZIOA


Txakolin Museoa-Txakolingunean gure lurraldeko “altxor gastronomiko” guztiak bildu nahi izan ditugu. Hori dela eta, bidaia gastronomiko bat proposatu nahi dizuegu gure eskualdeetan zehar, eta horietako produktu bereziak uztartu eta dastatzea ere.
Enkarterriko “Txabarri Extra” txakolina –aroma biziduna, freskoa eta zitrikoa– probatuko dugu Urdaibaiko berdel-kontserbarekin batera; horrela, produktu biak uztartzean, txakolinak bereizgarri duen garraztasuna eta kontserbaren alde gantzatsu eta gazia bateratzea lortuko dugu.
Bigarren proposamena Urduñako Gure Ahaleginak upeltegiko “Mirene” hondardun txakolin zuria da. Aroma bizia du, fruta helduagoena, baita zuraren ñabardurak ere, eta txakolina Markinako “kokoteak” izeneko anis-erroskillekin uztartzean, haren ezaugarriek zaporeak indartzen lagunduko digute.
Azkenik, Lezamako Erdikoetxe upeltegiko “Gozamena” txakolin beltza dastatuko dugu. Fruta-gustuko aroma bizia du, eta ahoan freskoa da. Bikaina, Durangaldeko Idiazabal gaztarekin edateko; izan ere, gaztak ahoan uzten digun sentsazio itsaskor eta laktikoa dela eta, gazta-mokadu baten ondoren, txakolin zurrutada bat hartu nahi izango dugu.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO