SENTIMENDUA
Futboletik hasi eta automobiletaraino, edozein dela ere zure pasioa ibilbide honen bidez, bakoitzaren berezitasun guztiak ezagutu ahal izango dituzu.

SENTIMENDUA
Futboletik hasi eta automobiletaraino, edozein dela ere zure pasioa ibilbide honen bidez, bakoitzaren berezitasun guztiak ezagutu ahal izango dituzu.

Sustraietatik
Irudikatuz

Sustraietatik
Irudikatuz

DESKRIPZIOA


Simón Bolívarren heriotzaren 190. urteurrenerako Gorka Larrañaga artista plastikoak egindako litografia da.
Egileak Askatzailearen estereotipotik kanpora dagoen irudi bat sortzea izan du helburu. Bere ekintzek utzitako ondorio sinbolikoa irudikatu nahi izan du; beti ere Bolibarko herritik abiatuz.

Osagaiak honako hauek dira: Askatzailearen jaka, Kolonbia Handiaren mapa zahar pusketa bat eta guztiaren azpian, Ziortza-Bolibar herria irudikatzen duen errotarria. Bigarren mailan, lausotuta, sustraiak, itsasoa eta ura agertzen dira, bi kulturen arteko distantzia irudikatuz: Amerika eta Bolibar.

Hirugarren maila batean jakaren atze aldean dagoen itzal bat dakusagu. Izan ere, bere itzal luzea gaur egun arte heldu da. Eta alboetan bi herrialdeetako osagai naturalak agertzen dira: Latinoamerikako palma hostoa eta Euskal Herriko haritza.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO