Simón Bolívar Museoa
 

Simón Bolívar Museoa
 

DESKRIPZIOA

 


Errementarikua baserriak hartzen du 1983az geroztik Simón Bolívar Museoa. Donejakueren kostaldeko Bizkaiko ibilbidearen ondoan dago.

Museoaren bildumek girotu egiten dituzte, batetik, Erdi Aroko bizkaitarren bizimodua eta, bestetik, Simón Bolívarren ibilbide pertsonala eta politikoa.

– Beheko solairuan: Simón Bolívarren ikonografia dago. Aldi baterako erakusketak ere hemen ipintzen dira.

– Lehen solairuan: Erdi Aroari buruzko informazioa dago (paisaia, abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarrituta egiten zuten bizimodua, Bolibarreko eta Ziortzako elizek izan zuten garrantzia, ikatza egiteko egurrari zelan ateratzen zioten probetxua, jarduera ekonomikoak –burdingintza eta errotak–, eta hiribilduak zelan sortu ziren)

– Bigarren solairuan: Simón Bolívarren biografia kronologikoa dago (Venezuela, 1783-Kolonbia, 1830). Bolívarren genealogia, Europara egin zituen bidaiak, Bilbon eta Madrilen egin zuen egonaldia, Bolívarren atal politikoak, eta Independentziaren geografia).

KOKALEKUA

 


– Datu orokorrak
Zuzendaria: Beñat Ibaibarriaga

– Helbidea
Beko kale, 4. 48278. ZIORTZA-BOLIBAR

– Telefonoa
946 16 41 14

– Posta elektronikoa
info@simonbolivarmuseoa.com

– Web orrialdea
www.simonbolivarmuseoa.com

Facebook

– Ordutegia
Asteartetik ostiralera: 10:00-13:00
Larunbatak, igandeak eta jaiegunak: 12:00-14:00
Astelehenak: itxita (jaiegunak barne)
Uztaila eta abuztua: ordutegi bera, baita arratsaldeetan ere: 17:00-19:00

– Tarifak
Doako sarrera

– Zerbitzu osagarriak
Aldi baterako erakusketak
Taldeentzako bisita gidatuak, aurrez erreserbatutakoak
Liburutegia

JARDUERAK

 


Simón Bolívar Museoa landa eremuan kokatzen da eta garapen jasangarriarekin harreman estua dauka. Museoko erakusketa finkoan bertan ere Ziortza-Bolibarko paisaia naturala azpimarratzen da.

TU-TUM PLATZ!
Deskribapena: Jon  Plazaola umoregile eta aktorearen umorezko bakarrizketa, “Stand Up” formatuan. (Euskaraz).
Datak eta ordutegia: Maiatzaren 20an, 19:00etan Ziortza Bolibarko frontoian
Tarifak: Dohainik.
Zelan eman izena? Ez da aurretiaz izena eman behar