Santimamiñe
 

Santimamiñe
 

DESKRIPZIOA

 


Aurreko mendeko hainbat urtetan, Santimamieko koba erreferentzia lekua izan da gure lurraldean. Hamarkada askotan, bizkaitarren ondoz ondoko belaunaldiak haitzulotik ibili eta bertako labar-pinturak eta labar-grabatuak ikusi ahal izan dituzte.

Egun, 100 urtetan bisitak izan ondoren, nahitaezkoa da koba garbitu eta zaintzeko lan sakona egitea, haitzuloa benetako altxor geologiko, artistiko eta arkeologikoa baita. Zati fisiko bat eta zati birtual bat duen aurkezpen berritu baten bidez, jendeak multzoa ingurumena errespetatuz eta modu arduratsu batean ezagutzeko eta horretaz gozatzeko aukera izango du.

KOKALEKUA

 


– Kokalekua
Basondo auzoa 48315 Kortezubi.

– Nola heldu?
Gernika-Lumoko ingurabidean, Lekeitiorantz joko dugu, BI 635 errepidetik Barrutiako biribilguneraino.
BI 2238 errepidetik jarraitu eta Idokiliz auzoa igaro ondoren, eskuineko desbideratzea hartuko dugu BI 4244-tik, errepidea bukatu arte, Lezikako aparkalekuan.

– Ordutegia
9:30etik 19: 00etara

– Telefonoa
94 465 16 57

– Emaila
santimamine@bizkaia.eus

– Webgunea:
https://bizkaikoa.bizkaia.eus/detalleContenido.asp?id=69&t=1

– Prezioak
2 € tarifa murriztua

JARDUERAK

 


Santimamiñeko museografia kultura-ondarerako sarbidea eta kultura-turismo iraunkorra uztartzeko eta etorkizuneko belaunaldiei ondasunaren transmisioa bermatzeko sortu da.

Gida berria aurkezpena
Deskribapena: Haitzuloko Ondarearen erabilera jasangarria lortzeko asmoz, “Gida” berri bat argitaratzen dugu, garatutako azken ikerketak nahi dituztenen eskura jartzen dituena.
Datak eta ordutegia: Maiatzak 18 (osteguna. Ordua: 19:00
Tarifak: Dohainik.
Zelan eman izena? 944651657 / santimamine@bizkaia.eus

Ate irekien jardunaldia
Deskribapena: Bisita gidatuak kobako atarira (bertan bizi izan ziren lehen biztanleak) eta ibilbide birtualak barrualdean.
Datak eta ordutegia: Maiatzak 18 (osteguna) eta maiatzak 20 (larunbata).
Tarifak: Dohainik.
Zelan eman izena? 944651657 / santimamine@bizkaia.eus