Santiago Apostoluaren
Burua

Euskal Museoa

DESKRIPZIOA


XVI. mendeko Bilboko dinamismo ekonomikoak erakargune garrantzitsu bihurtu zuen hiribildua. Ziur asko, negozio-aukera honen bila heldu zen Guiot de Beaugrant eskultore flandestarra 1533an Bilbora. Urte horretan, hiribilduko kontzejuak eskatu zion Santiago Jaunaren Basilikako (gaur egun, Bilboko Katedrala) erretaula diseinatu eta egiteko.

Desagertutako erretaula horren parte zen Santiago Apostoluaren buru hau, gaur egun Euskal Museoan gordetzen dena multzo bereko Kristoren bi irudirekin, hamabi apostoluekin eta Doloretako Ama Birjinaren irudiarekin batera.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

ARGAZKIA


santiago