HISTORIA
Bizkaiaren eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko aukera ederra, hala nola gure tradizioak, euskararen berezitasunak eta txoko paregabeak.

Prismatikoak
(Kondor Legioa)

Prismatikoak
(Kondor Legioa)

DESKRIPZIOA


C.P. Goerz Berlin markako eta 8X Heli TRIEDER D.R.P. modeloko prismatikoak dira, Kondor Legioko soldadu batenak. Seguruenik Gernikatik gertu dagoen Foruko Frantziskotarren Komentuan aurkitu zituzten.

Gernika, 1937ko apirilaren 26an, hiru orduz baino gehiagoz bonbardatu zuten Francoren zerbitzura zeuden Kondor Legioak eta Italiako Aviazione Legionariak. Astelehena zen, azoka eguna, eta hiribilduan 10.000 pertsona baino gehiago egon zitezkeela kalkulatzen da. Luftwafferentzat gerra saiakuntza izan zen. Eremu ezin hobea izan zen Gernika probak egiteko eta hegazkingintzak hurrengo mundu-gerrari begira zuen gaitasun suntsitzailea probatzeko.

Bonbardaketa gertatu eta egun batzuetara, Kondor Legioko kideak Gernikara joan ziren argazkiak atera eta hondakinak aztertzera, babesgabeko eta aurretik bonbardatu gabeko herri batean eragindako ondorioak bertatik bertara ikusteko.

Prismatiko horiek argi eta garbi frogatzen dute Gernikatik eta inguruetatik ibili zirela.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO