Plasentia Butroi Museoa
 

Plasentia Butroi Museoa
 

DESKRIPZIOA

 


1998ko urtarrilan Butroiko Plazentia Elkarteak museoa zabaldu eban Plentziako eta eskualdeko historia lehengoratzeko eta erakusteko.

Eraikiak sarrera eta bi solairu ditu.

Itsasontzien maketek erakusten dabe nabigazioaren bilakaera. Erakusgai dagoen zaharrena da XV. mendeko nao bat. Hau galeoiak ordeztu eban, kargaontzi modura eta baita gudutarako erabiltzen zana, itsas zabaleko nabigazioan erabiltzeko funtsezkoa izan zan XVI. eta XVII. mendeetan. XVIII. mendean itsasontzien tipologia aldatu egiten da, eredu barriak eraiki ziran: fragata, goleta, eta bergantina… Aurrerantzago, XIX. mendean cliperrak, oso bizkorrak eraiki ziran. Gizaldiaren amaieran baporeak belaontzien ordez erabiltzen hasi ziran. Itasontzien tipologiari amaiera emoteko XX. mendean era honetako maketak daude: merkataritza ontziak, ferryak, eta petroliontzi erraldoiak.

Maketetariko batzuk dira eleizetako gangetik eskegita jartzeko zinopari modura. Helburu bera dabe itsasontzien koadroak, aipagarriak dira ekaitzen irudidunak. Beste batzuk dira eskifaiako kideren batek oroigarri moduan margoztutakoak.

KOKALEKUA

 


– Helbidea
Goienkale, 27. 48620. PLENTZIA

– Telefonoa
946 77 37 25

– Posta elektronikoa
contacto@museoplentzia.org

– Web orrialdea
https://museoplentzia.org

– Tarifak
Doako sarrera

– Ordutegia
Ostegunak eta igandeak: 11:00h- 14:00h
Ostiralak eta larunbatak: 11:00h-20:00h

JARDUERAK

 


Plasentia Butroi Museoa Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuen zerrendako 3. helburuan (osasuna eta ongizatea) oinarrituko ditu 2023ko DIM honetan bere jarduerak. 2023ko aldi baterako erakusketak (Altxor ahaztuak) eta museoak antolatutako bisita gidatuek adin guztientzako ongizatea sustatu nahi dute, gizarte-isolamendua saihesteko jarduera parte-hartzaileak antolatuz eta adin guztietarako osasun mentala sustatuz.

Bisita gidatuak Plentziako hirigune historikora eta erakusketara
Deskribapena: Museoko aretoetan barrena ibilbidea, piezak, obrak eta bitxikeriak azalduz.
Datak eta ordutegia: Ostegunetik iganera, museoa zabalik dagoen ordutegian.
Tarifak: Dohainik.
Zelan eman izena?  contacto@museoplentzia.org
Infomazio gehiagorako: www.plentzia.org