INDUSTRIA
Esperientzia horren bidez, Bizkaiko industriaren mendeetako historiaren berri izango duzu.

INDUSTRIA
Esperientzia horren bidez, Bizkaiko industriaren mendeetako historiaren berri izango duzu.

Peru Abarka-ren
olagizonak

DESKRIPZIOA


Maisu Juan: —¡Jesús! ¿Qué clase de gente es esta? Parece el infierno. ¡Qué fuego y llamas!
Peru Abarka: —¿Qué esperaba usted hallar aquí? ¿Hombres bien adornados? Miradlos bien de la cabeza a los pies. No se les ven ojos ni cejas, a puro de negras. Un sombrero seco y reducido a la mitad de la cabeza, un pañuelo cubierto de hollín para recoger el sudor hasta la mitad de la frente y aligerar el calor del fuego. Solo camisón atado al cuello. No hay que pedir chaquetas, ni medias, ni abarkas, ni siquiera pantalones. Para echarse a la cama y levantarse no tienen a qué tomarse fatiga.
Peru Abarka eta Maisu Juanen arteko elkarrizketa, burdinolara iristean. El doctor Peru Abarca, catedrático de la lengua bascongada en la Universidad de Basarte o diálogos entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan lanetik atera da testua.

Peru Abarka euskal literaturaren maisulana da, olagizonen egunerokotasunaren deskribapen zirraragarria oparitu diguna. Langile nekaezin haiek, bertoko burdingintzari hainbesteko ospea eman ziotenek, oso baldintza latzetan egiten zuten lan, toki ilun eta gaizki aireztatuetan, alegia, kea, zarata eta beroa gordetzen zituzten horma lodien artean.
Juan Antonio Mogelek idatzi zituen testu horiek, XIX. mendearen hasieran, eta El Pobaleko burdinolan bizirik daude, larunbatero, burdina lana birsortzen dugunean, orduan bezala, mailu eta ur joka. Usadiozko burdingintzaren ikuskizuna da, zeinean urak gurpilen gainean erortzean egiten duen hotsak, hauspoek zirikatutako suaren txinpartek eta mailuak ingudea kolpekatzean egiten duen musikaltasunak liluratzen gaituzten.
Noizean behin, egun berezietan, El Pobaleko olagizona usadiozko jantziak daramatza: olagizonek bereizgarri zuten lihozko jaka, oinetaraino, gerriari lotuta, sutatik babesteko.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO