Orozkoko Museoa
 

Orozkoko Museoa
 

DESKRIPZIOA

 


Museoa Legorburu Jauretxean dago kokatua. Kareaga Etxea izenez ere ezagutzen den eraikin bikain hau XVIII mendekoa da eta Zubiaurreko Enparantza nagusian dago, Orozko bailaran.

Museo honek bailarako bizimoduaren elementu, agiri eta lekukoak erkusten ditu ikuspegi ezberdinetatik. Horien bitartez, egungo errealitatea sortu duten arrazoi eta ondorioak ezagutu ditzakegu. Museoak proposamen interaktiboak, partehartzea bultzatzen dutenak egiten ditu, eta bisitariei, bisita ludiko eta hezigarriak eskaintzen dizkio, ikus-entzunezko eta informaziozko bitartekoen bidez.

Eskaintzen artean, besteak beste, eta bereziki, Gorbeiako Parke Naturalarekin lotura dutenak sartzen dira. Beraz, bere helburu nagusia egungo eta etorkizuneko belaunaldiei bere arbasoen ohitura eta berezitasunen berri ematea da, ezagutza horren bidez hori guztia baloratzen eta zaintzen ikas dezaten, eta gainera, Orozkoko Bailarako nahiz Gorbeiako Parke Naturaleko ingurunea zain dezaten. Museoari dagokionez, Orzkoko Museoa hiru solairuko eraikina da eta bakoitza gai bat isladatzeko erabiltzen da: Orozko Bailarako Ondare Historikoa; BizimodU Tradizionala Bailaran; eta Gorbeiako lurralde garaietako Biztanleak.

KOKALEKUA

 


– Helbidea
Legorburu Jauregia. Zubiaur Plaza, 4. 48410. OROZKO

– Telefonoa
946 33 98 23

– Posta elektronikoa
museoa.orozko@bizkaia.org

– Web orrialdea
http://www.orozkomuseoa.eus/

– Tarifak
Doako sarrera

JARDUERAK


Orozkoko ondarea ezagutuz
Deskribapena: Bisita gidatua Orozkoko Museoan zehar, euskaraz zein gazteleraz. Ordu bateko iraupena gutxi gorabehera. Hitzordua hartu beharra dago.
Datak eta ordutegia: Maiatzaren 18an, 10:00 – 14:00.
Tarifak: Dohainik. Bisita gidatua zein sarrera librea.
Zelan eman izena? 94 633 98 23 / museoa.orozko@bizkaia.org / www.orozkomuseoa.eus