NATURA
Barnera zaitez naturan bere historia eta bitxikeriak modu berezi batean ezagutzeko.

Ornitorrinkoa
 

Ornitorrinkoa
 

DESKRIPZIOA


Munduko ugaztunik bitxiena aurkeztuko dizuegu: ornitorrinkoa. Animalia hori Europako oso museo gutxitan ikus dezakegu.
Ugaztun erdiakuatikoa da, ahate-mokoa, kastore- buztana eta igaraba-gorputza eta hankak dituena. Ilaje trinkoa du, marroi iluna, eta mintz bat hatzen artean eta azazkal sendoak.
Ugaztuna da, baina ez dauka ugatzik kumeei titia emateko; esnea poro batzuetatik jariatzen zaio, izerdia bailitzan, eta kumeek zurrupatu egiten dute. Gainera, arrautzak erruten dituzten ugaztun bakarrenetakoa da eta kumeak 10 egunen buruan jaiotzen dira.
Ugaztun pozoitsu bakarra da. Ornitorrinko arrak ezproi pozoitsu bana dauka atzeko hanketan, eta handik jariatzen da pozoia, baina ez da hilgarria gizakiontzat.
Emeak 40 cm luze dira batez beste, eta arrak, berriz, 50 cm baino pixka bat gehiago.
Australiako mendebaldeko kostaldean eta handik hurbileko Tasmania uhartean bizi da.
Erdiakuatikoa denez, krustazeoak, moluskuak, larbak eta arrain txikiak jaten ditu, besteak beste.
Naturaren harribitxi hori ikusi nahi baduzue, etorri HONTZAra bertatik bertara ezagutzera.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO