SUSTAPENEAN PARTE HARTZEKO LEGEZKO OINARRIAK

1.- SUSTAPENAREN ENPRESA ANTOLATZAILEA

BizkaiKOA enpresak, Maria Diaz Haroko kalea 11-1.a – 48013 Bilbao (Bizkaia) helbidea duenak eta Q4800720G identifikazio-zenbakia duenak, esparru nazionaleko zozketa bat (aurrerantzean, “Sustapena”) antolatu du sustapen-xedeekin, Internet bitartez, Bizkaian bizi diren adin nagusiko erabiltzaileentzat bakarrik, parte hartzeko baldintzen atalean xedatuko denaren arabera.

2.-HASIERA- ETA AMAIERA-DATAK

Sustapena 2022/05/17an hasi eta 2022/06/17an amaituko da.

3.- SUSTAPENEAN PARTE HARTZEKO BETEKIZUNAK ETA MODUA

Azpimarratu beharra dago Sustapenean parte hartzeak Legezko Oinarrietan xedatutakoa baldintzarik gabe onartzea eta betetzea dakarrela.

Hauek dira parte hartzeko betekizunak:

  • Bizkaian bizi diren adin nagusiko guztiek dute parte hartzeko aukera. NANa edo bizileku-txartela indarrean eduki beharko dute.
  • Parte-hartzaileek inprimakian egiazko datu pertsonalak idatzi beharko dituzte.
  • Parte-hartzaileek behin bakarrik eman ahal izango dute izena Sustapenean.

Sustapena honela egingo da: Museoen Nazioarteko Egunaren Instagramen kontuaren jarraitzaile edo Facebooken jarraitzaile egin eta posta komentatu adierazita norekin bisitatu nahi den aukeratutako museoa

4.- SUSTAPENAREN BALDINTZAK ETA SARIAK

Irabazle 1 eta 3 ordezko aukeratuko dira 2022/06/20ko zozketaren bidez.

Irabazleak eta ordezkoak ausaz hautatuko dira Easypromos plataformaren bitartez. Easypromos plataformak zozketaren emaitzaren gardetasuna bermatuko du, eta, horren erakusgarri da zozketa guztietan baliotasun-ziurtagiria egiten du; zozketaren antolatzaileak ezin du agiri horren emaitza aldatu eta parte-hartzaile orok agiria eska diezaioke antolatzaileari.

Irabazleak sari hau irabaziko du: 2 txartel ekimen horretan parte hartuko duten 42 museoetako bat bisitatzeko eta, gainera, museo horrek urtean zehar antolatzen dituen jardueretako batean parte hartzeko aukera.

Irabazleak 14 eguneko epean, markaren profil sozialean iragarriko den egunetik zenbatzen hasita, jarri ahal izango da harremanetan Enpresarekin, edo helbide elektroniko honetara idatziz: bizkaikoa@bizkaia.eus. Epe horretan harremanetan jarri ez bada, beste irabazle bat hautatuko da.

Zozketa eta saria indarreko zerga-araudiaren mende daude.

5.- MUGAK

Parte-hartzaileetako batek Oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, edo parte hartzeko eman dituen datuak baliozkoak ez badira, parte-hartzea baliogabetzat joko da, eta Sustapenetik kanpo geratuko da automatikoki eta Sustapenaren bidez emandako sarien gaineko eskubide guztiak galduko ditu.

Pertsona hauek ezin izango dute Sustapenean parte hartu: (i) BizkaiKOArekin loturiko sozietateetan eta nortasun juridikodun beste erakunde batzuetan lan egiten duten besteren konturako langileak (ii) BizkaiKOAren kapitalaren zuzeneko edo zeharkako partaide diren pertsona fisikoak (iii) Sustapena antolatzen zuzenean edo zeharka parte hartu duten pertsona fisikoak edo hura prestatzen edo garatzen esku hartu dutenak (agentzia, hornitzaileak, etab.).

Saria ezin izango da besterendu, aldatu edo konpentsatu, parte-hartzaileek hala eskatzen badute, eta ezin izango da beste edozein produkturekin edo dirurekin trukatu.

BizkaiKOAk Sustapena aldatu, bertan behera utzi edo gehitzeko eskubidea erreserbatzen du, bidezko arrazoirik badago eta aldez aurretik legezko eran jakinarazita.

Irabazlearen kontura izango dira saria onartzeak ekar liezaiokeen zerga-karga oro, baita BizkaiKOAk Legezko Oinarrietan berariaz bere gain hartu ez dituen Sustapenaren bestelako gastuak ere.

HAMABOST (15) egun naturaleko epea egongo da, saria ematen den egunetik zenbatzen hasita, erreklamazio motibatuak egiteko. BizkaiKOAk sariaren ordez antzeko ezaugarriak dituen beste bat emateko eskubidea erreserbatzen du, nahitaez behar izanez gero.

6.- IRUZKINAK EDO IRITZIAK ARGITARATZEA

Ez da onartuko iruzkinik edo iritzirik, horien edukia desegokia bada, iraingarriak, laidogarriak edo diskriminatzaileak badira edo hirugarrenen eskubideak urratzen badituzte. Era berean, ez da onartuko partikular baten aurkako iruzkinik, horiek ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen printzipioak urratzen badituzte. BizkaiKOAk ez du erantzukizunik izango Sustapenean parte hartzen dutenek egiten dituzten iruzkinek eragindako kalteengatik, baldin eta edozein unetan beste parte-hartzaile batzuen sentikortasunari  min ematen badiote.

Zozketaren martxa egokia eragozteko saiakerak, gizaki batek egindakoak edo automata batek egindakoak, parte-hartzailea berehala kanporatuko du eta horren hautagaitza baliogabetuko da.

7.- ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEA

BizkaiKOA ez da Sustapenaren garapenari eragin diezaioketen eta hirugarrenei egotz dakizkiekeen galera, lapurreta, atzerapen edo bestelako inguruabarren erantzule izango (adibideak dira, ez murriztapenak), eta, era berean, ez da parte-hartzaileak Sustapenean lortzen duen sariaren inguruan egiten duen erabileraren erantzule izango, eta ez du erantzukizunik izango parte-hartzaileek, irabazleek edo hirugarrenek jasan dezaketen edozein kalte edo galerengatik.

BizkaiKOAk ez du erantzukizunik bere gain hartuko ezinbesteko kasuetan edo ezusteko kasuetan, Sustapena egitea edo saria osorik edo zati batean gozatzea galarazten badute. Sustapena ezin bada egin, bertan atzemandako iruzurrengatik, akats teknikoengatik edo BizkaiKOAren kontrolpean ez dagoen eta Zozketaren garapen normalari eragiten dion beste edozein arrazoirengatik, Sustapena –parte hartzeko web-orria barne– baliogabetzeko, aldatzeko edo bertan behera uzteko eskubidea erreserbatzen du.

8.- FACEBOOK/INSTAGRAM (Facebook/Instagramen sustapenik balego)

Facebook edo Instagramek ez dute, inolaz ere, Sustapena babesten, ziurtatzen edo administratzen, eta, hortaz, ez dago sare sozial horiekin lotuta. Parte-hartzaileek Sustapenaren ondorio diren balizko kalteen erantzukizun orotatik salbuesten dute Facebook.

9.- DATU PERTSONALEN BABESA

Zure datuen tratamenduaz arduratzen den enpresa BizkaiKOA da. Maria Diaz Haroko kalea 11-1.a – 48013 Bilbao (Bizkaia) helbidea du eta Q4800720G identifikazio-zenbakia du.

BizkaiKOAk modu seguruan gordetzen ditu eta arreta handiz tratatzen ditu zure datuak.

Datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian xedatutakoaren arabera, eta, zehazki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan –datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzkoa– xedatutakoaren arabera, Parte-hartzaile orok, legezko oinarri hauek onartu dituenez, baimena ematen du Sustapenean parte hartzeko eman dituen datu pertsonalak BizkaiKOArena den fitxategi batean sar daitezen, parte-hartzea izapidetzeko eta Irabazle balitz, saria jakinarazteko.

Jakinarazten dizugu harremanetarako datu pertsonalak xede hauekin erabiliko direla:

Parte-hartzaileek bermatzen dute eman dituzten datu pertsonalak egiazkoak direla, eta horien edozein aldaketa BizkaiKOAri jakinarazteaz arduratzen direla. Gezurrezko datuak eman dituen Parte-hartzaile oro Sustapenetik kanpo uzteko eskubidea erreserbatzen du BizkaiKOAk. Gomendatzen da datuak babesteko arloan ahalik eta arreta handiena izatea eta, hortaz, segurtasun-tresnak erabiltzea, eta BizkaiKOAri ezin zaio datuak legez kanpo lapurtu, aldatu edo galtzearen erantzukizuna egotzi.

Parte-hartzaileek eskubidea dute (i) bere datu pertsonalak eskuratzeko, baita (ii) datu okerrak zuzen daitezela eskatzeko edo, hala balegokio, datuak ezaba daitezela, (iii) datuen tratamendua muga dadila eskatzeko, (iv) datuen tratamenduari aurka egiteko eta (v) datuen eramangarritasuna eskatzeko ere. Parte-hartzaileek eskubide horiek guztiak  bizkaikoa@bizkaia.eus helbide elektronikoan erabil ditzakete, eskaeraren arrazoia adierazita.

Parte-hartzaileek, nahi badute, ohiko postaz ere bidal dezakete eskaera: bizkaikoa@bizkaia.eus.

Beste edozein administrazio-errekurtso edo akzio judizialen kalterik gabe, Parte-hartzaileak eskubidea izango du Kontrol Agintaritza bati erreklamazioa aurkezteko, batez ere, ohiko bizilekua eta lantokia duen edo ustezko arau-haustearen lekua den EBko estatuan, baldin eta bere datu pertsonalen tratamendua araudira egokitzen ez dela uste badu, baita bere eskubideen erabilera betetzen ez bada ere.

Erreklamazioa aurkeztu zaion Kontrol Agintaritzak erreklamaziogileari erreklamazioaren bilakaera eta emaitza jakinaraziko dizkio.

Gehiago jakiteko, kontsultatu BizkaiKOAren pribatutasun-politika esteka honetan: https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/.

 

10.- ALDAKETAK

BizkaiKOAk Sustapenaren oinarriak aldatzeko edo gehitzeko eskubidea erreserbatzen du, Sustapenean parte hartuko dutenen eskubideei kalte egiten ez zaien eta horiek hondatzen ez diren neurrian.

11.- LEGERIA APLIKAGARRIA ETA ESKUMENA

Legezko oinarriak Espainiako legearen arabera arautuko dira. Bilboko epaitegi eta auzitegiek izango dute oinarrien baliozkotasun, interpretazio edo betetzearen gainean sor litekeen edozein erreklamazio edo eztabaida ebazteko eskumena.