SENTIMENDUA
Futboletik hasi eta automobiletaraino, edozein dela ere zure pasioa ibilbide honen bidez, bakoitzaren berezitasun guztiak ezagutu ahal izango dituzu.

SENTIMENDUA
Futboletik hasi eta automobiletaraino, edozein dela ere zure pasioa ibilbide honen bidez, bakoitzaren berezitasun guztiak ezagutu ahal izango dituzu.

Miguel de la Viaren Automobil Klasikoen
Bildumaren tailerra bisitatzea

Miguel de la Viaren Automobil Klasikoen
Bildumaren tailerra bisitatzea

DESKRIPZIOA


Automobilen museo bat erakargarriago eta interesgarriago egiten duen gakoetako bat, autoak martxa ezin hobean egotean datza, Miguel de la Vía Bilduman gertatzen den bezala, non autoak Loizaga Dorreko tailerrean bertan zaintzen eta mantentzen diren.

Bisitariak lehen aldiz sartu ahal izango dira auto horiek –ikusgai jarrita ikusi ez dituztenak– gordetzen diren tokira, eta, bertan jakin-mina ase ahal izango dute mekanikariak ehun urtetik gorako autoen nahiz super kirol-automobilen mantentze-lanei, konponketei eta berezitasunei buruz emango dituen azalpenen eskutik.

Beste tailer batzuetan ez bezala, konponketak usadio zaharrean egiten dira, hots, baliabide elektronikorik erabili gabe, eta batzuetan belarriz diagnostikatzen da, urteek ematen duten esperientziaren arabera. Ordezko piezek, tresnek, jasogailuek, olioen lurrinak, motorrek edo erradiadoreek ematen duten giroak gazte bat baino gehiago inspiratzea espero dugu, lanbide zahar baten sekretuak ikasten hasteko, zeren eta, antzinakoa bada ere, ogibide bikaina baita.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO