ITSASOA
Murgil zaitez esperientzia horretan, eta Bizkaiak itsasoarekin iraganean izan duen eta gaur egun duen loturak zur eta lur utziko zaitu.

Markelek gure museoa eta
altxorrak “berriz imajinatzen” ditu

Markelek gure museoa eta
altxorrak “berriz imajinatzen” ditu

DESKRIPZIOA


Nola ikusten du haur batek museo bat? Horren edukia “berriz imajinatzen”, bere mundura egokitzeko. Ikusi gure bideoan nola Markel (4 urtekoa) piraten kanoien bila dabilen gure itsasontzi-maketetan. Eta, nola deitzen die kontainer-ontzi handien salbamendu-txalupei? Jakin ezazu, bideoan Markelen hitzak entzunda.
Baina Markelek gure iragana berreskuratzen ere lagundu digu. Arkeologo txikiak jostailuzko pala hondeatzailea eraman zuen Plentziako hondartzara fosilak bilatzeko, baina Garrapata pirataren kanoi-bala bat aurkitu zuen! Egia esan, XV. mende inguruko falkonete-bala bat zen, gure kostaldeak kortsarioez beteta zeuden garai latz haien erakusgarri. Eskerrik asko, Markel! Zuri esker, gure museoaren etorkizuna ziurtatuta dago!

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO