Margarita María Museoa.
Berriztik Mundura.

 

Margarita María Museoa.
Berriztik Mundura.

 

DESKRIPZIOA

 


Vera Cruz mesedetakoen komentuak ezusteko ederra emango digu. Barruan duen museoak Berriztik abiatu, eta planetako txokorik urrunenetara eramango gaitu. 500 urte inguruko bidaia bat izango da, artelanak, dokumentuak, argazkiak, filmak, pantaila interaktiboak… gidari ditugula. Hasteko, komentuaren historia azalduko digu museoak, 1540 inguruan sortu zenetik hasita.

Gero, Margarita María López de Maturanaren bizitza eta lan harrigarriaren berri emango digu: XIX. mendearen amaieran komentura iritsi, eta barrutegia kendu, eta Berrizko Mesedeetako Misiolarien Institutua sortu zuen bertan. Erakunde eraberritua eta abangoardiakoa sortu zenetik, mende bat inguru eman du, ebanjelioaren iragarpenarekin, hainbat herrialdetako emakume behartsuei laguntza ematen, gizartean toki bidezkoagoa lortu ahal izan dezaten. Honen berri izango dugu: komentua eraldatzeko prozesua, komentu osoa nola engaiatu zen, Berriztik atera ziren lehen misiolariak, joan ziren tokietan egin zuten lana…

Museoaren hirugarren multzoak Berrizko Mesedeetako Misiolarien oraingo jarduera du hizpide. Herrialde bakoitzak duen errealitate ekonomiko eta sozialaren azterketatik abiatuta, gaur egungo egoerei eta beharrei erantzuteko egin duten lana jakingo dugu.

KOKALEKUA

 


– Helbidea
Sallobente auzoa 25, 48240. BERRIZ

– Telefonoa
946 22 55 30

– Posta elektronikoa
info@museomargaritamaria.com

– Web orrialdea
www.museomargaritamaria.com

– Ordutegia
Aurrez hitzartutako bisita gidatuak

– Tarifak
Doako sarrera