La Encartada
Fabrika-Museoa

 

La Encartada
Fabrika-Museoa

 

DESKRIPZIOA

 


La Encartada Fabrika-Museoa museo industrial bat da, fundazio-garaiko (1892) erreferente guztiak biltzen dituen fabrika-gune bat ezagutzeko aukera ematen duena. Horien artean, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako makineria-bilduma bikaina nabarmentzen da. Bere irudia eta hornidura teknologikoa ia osorik gorde ditu, eta produkzio-prozesuaren urrats guzti-guztiak osorik mantentzen ditu, lehengaia gordinik hartzen denetik hasi eta produktua paketatu eta bidaltzen den arte. Osotasun tekniko horrek eta bere kontserbazio-egoera bikainak ehun-lantegi zahar hau bere generoan bisita daitekeen ale paregabea izatea eragiten dute.

.

KOKALEKUA

 


– Datu orokorrak
Helbidea: El Peñueco auzoa, 11. 48800. BALMASEDA
Telefonoa: 946 80 07 78
Posta elektronikoa: laencartada@bizkaia.eus
Web orrialdea: www.bizkaikoa.bizkaia.eus/laencartada

– Ordutegia
Negua (azaroak 1-apirilak 30): asteartetik igandera, 10:00-14:00
Uda (maiatzak 1-urriak 31): asteartetik larunbatera, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00; igandeak, 10:00-14:00
Itxita: astelehenetan, urtarrilak 1 eta 6, eta abenduak 25

– Zerbitzu osagarriak
Atseden-gunea / umeentzako jolasgunea
Denda
Aparkalekua
Aretoen alokairua
 
– Tarifak
Orokorra: 5,50 €
Murriztua: 3,50 € (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ahalmen urrikoak, langabeak, erretirodunak, familia ugariak eta 10 lagunetik gorako taldeak).
Doakoa: 12 urte artekoak, irakasleak, gidariak eta prentsakoak (akreditatuak), MNE (maiatzak 18), Museoaren eguna (ostirala), Nagusi txartela, ICOM txartela eta herriko jaieguna (urriak 23).

JARDUERAK


Museoa energia berriztagarrien erabileraren adibide bat da; izan ere, hainbat bisitatan fabrikaren antzinako sistema eragile hidraulikoa erakusten da. Museoak, iraunkortasuna eta ongizatea goiburuaren barruan, bisita espezifiko bat egingo dugu. Bertan, industria-praktikak berraprobetxamenduaren adibide izan ohi direla azalduko dugu, nahiz eta beti jasangarritasunaren adibide ez izan.
Berraprobetxatzea ez da gauza berria
Deskribapena: Bisita espezifiko horretan, industria-praktikak berraprobetxamenduaren adibide izan ohi direla azalduko dugu, nahiz eta beti ez izan iraunkortasunaren adibide.
Data:
– Maiatzaren 18an: Fabrikara ordu erdiro doan bisita gidatuak, bisitarekin konbinatuta. Materia, Ofizioa, Arima/Alma aldi baterako ehun-erakusketaren komisarioa.
– Maiatzak 20: Doako bisita erakustaldiarekin – Berraprobetxatzea ez da gauza berria, 10: 30ean, 11: 30ean eta 12: 30ean. Gainerako ordutegia, goiz eta arratsaldez, doako bisita gidatuak.

– Maiatzak 21: Fabrikara bisita gidatuak doan ordu erdiro.
Nola egin erreserba?: Deitu 946 800 778 telefonora edo idatzi laencartada@bizkaia.eus email-era.