Kutxa

Eleiz Museoa

DESKRIPZIOA


Filigrana-lanak, ohikoak ziren urregile barroko andaluziarren artean. Baina pieza hau urrunago heldu zen: kutxatila indoportugaldarra dela ematen du, hau da, Indiako portugaldar koloniaren batean egina dela. Zelan heldu zen Elorriora? Seguruenik Filipinetara esportatuko zuten eta han Elorrioko semeren batek erosiko zuen parrokiari opari legez emateko. Debozioa, eskuzabaltasuna eta, aldi berean, harrokeria: “auzotarrek izan dezatela nire arrakastaren berri”.

Elorrio. Etxebarriako San Agustin eleiza.
Zidarra bere kolorean. 18 x 27,5 x 16,5 cm.
Barrokoa. XVIII. gizaldiko hirugarren laurdena.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

ARGAZKIA


arca