Jardinera-bagoia
MMPV 609

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

DESKRIPZIOA


Orconera enpresatik datorren altzairuzko bagoia, Orconera- Agruminsa enpresaren plano inklinatuan erabiltzen zena.
60ko hamarkadan erabili zen Bodovalle edo Kontxa II. meategitik (Gallarta) hondakinak ateratzeko, baina denboraren poderioz, aldaketa batzuk egin zizkioten: hogei bat lagunentzako edukiera zuten lau banku-ilara gehitu zizkioten eta, handik aurrera, Agruminsa enpresak erabili zuen meatzariak meategira jaisteko. 110 kotaraino jaisten zen, metro bateko zabalera zuen errail baten gainean. 2009. eta 2010. urte bitartean berritu zen.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

ARGAZKIA


vagon