Gabia

El pobaleko burdinola

DESKRIPZIOA


Bizkaian jardunean egon zen azken gabia da -1965. urtera arte, alajaina!- eta gure inguruan kontserbatu den bakarra. Egurrezko gurpil hidrauliko bakun batek eraginda, bere helburua labetik ateratako burdin masa goria kolpatzea, trinkotzea eta totxoari forma ematea zen. Gabi honen kirtena sasiakazia baten enborrarekin egin zen eta honen burua, minutuko 150 bat kolpe ematen zituen burdinurtuzko pieza pisutsua da. Gaur egun, antzina bezala, El Pobaleko Burdinolaren piezarik garrantzitsuena da, museoaren partetik zaintze eta mantentze lan zehatzak eskatzen dituena, bisitariek larunbatetik larunbatera goza dezaten burdina zelan forjatzen duen zuzenean ikusita.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA