Euskal Museoa
 

Euskal Museoa
 

DESKRIPZIOA

 


Euskal Museoa 1921ean sortu zen, eta Bilboko Alde Zaharrean dago, Jesusen Lagundiko San Andres ikastetxea izenez ezagutzen den XVII. mendean eraikitako eraikinean, hain zuzen ere.

Museoak hiru solairu ditu, eta Klaustro soil baten inguruan egituratzen da. Klaustroaren erdialdean museoko lanik enblematikoenetako bat dago: Mikeldiko idoloa, II. Burdin Aroko eskultura zoomorfoa.

Museoko funtsek euskal kulturaren eta horren gorabehera historikoen ikuspegi zabala eskaintzen dute. Izaera tradizionalekoak nabarmentzen dira, eta bi bloke nagusitan banatzen dira: euskal historia eta etnografia. Hau da, historian zehar kolektibo baten, euskal kolektiboaren, eguneroko bizitzaren lekuko diren objektuak.

KOKALEKUA

 


– Helbidea
Museoko Sarrerak: Gurutze Kalea 4 eta Unamuno Plaza 4

– Telefonoa
944 15 54 23

– Posta elektronikoa
administrazioa@euskalmuseoa.eus

– Web orrialdea
www.euskalmuseoa.eus

Aldi baterako itxita, eraberritze integrala dela eta.

JARDUERAK


Aldi baterako itxita, eraberritze integrala dela eta.