Euskal Herria Museoa
 

Euskal Herria Museoa
 

DESKRIPZIOA

 


Euskal Herria Museoak 1733.urtean eraikitako Alegria jauregi barrokoan du egoitza. 1982. urtean eskuratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak orubea eta, Euskal Herriaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen lagunduko zuen espacio bat sortzeko asmoz, eraikina zaharberritu eta Museo bihurtzeko lanak gauzatu zituen.

Museoa lau solairutan dago egituratuta: beheko solairuan, Euskal Herriko bizimodua baldintzatzen duen ingurune fisikoa ezagutarazten da; lehenengoan, bilakaera historikoa eta egungo egitura politikoa eragin zuten gertakariak aurkezten dira; bigarrenean berriz, kirola, sinesmenak, dantzak, musika, gastronomia eta hizkuntza bezalako adierazpen kulturalak dira aztergai. Azkenenengo solairua, ganbara, aldibaterako erakusketetara zuzendutako espazioa da.

KOKALEKUA

 


– Helbidea
Alegria jauregia. Allendesalazar kalea, 5. 48300. GERNIKA-LUMO

– Telefonoa
946 25 54 51

– Posta elektronikoa
euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

– Web orrialdea
www.bizkaikoa.bizkaia.eus/euskalherriamuseoa
 
– Ordutegia
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igandeak: 10:30-14:30
Jaiegunak: 10:30-14:30 / 16:00-19:30
Astelehenak: itxita jaiegunetan eta urriko azken astelehenean izan ezik
Udako ordutegia (uztaila eta abuztua)
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igandeak eta astelehenak: 10:30-14:00
Jaiegunak: 10:30-14:30 / 16:00-19:30

Zerbitzu osagarriak

Gidatutako bisitak taldeentzat (gutxienez 10 lagun), aurretiaz hitzordua eginda
Ikasle talde eta familientzako tailerrak
Bisita aurreko prestaketa saioak egiteko aukera
Ekintza anitzak: hitzaldiak, ipuin kontalariak, kontzertuak, aurkezpenak…
Instalazioak: egokitutako sarbideak + txirrindulak aparkatzeko lekua
Aretoen alokairu eta lagapena
Denda

– Tarifak
Orokorra: 3,50 €
Tarifa murriztua: 2 € (jubilatu txartela, 60 urtetik gorakoak, 26 urtera arteko gazteak, ikasle txartela, ezinduak, langabetuak, NEKATUR txartela eta 10 pertsona edo gehiagoko taldeak).
Doakoa sarrera: 12 urtetik beherakoak, eskola taldeen laguntzaileak, ICOM txartela, irakaslearen tartela, Nagusi Txartela, Puntuan Txartela, Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzaren 18an), Euskal Kostaldeko Museoen Eguna, Gernikako Bonbardaketaren urteurrena (apirilaren 26an) eta larunbatero (Museoaren Eguna)

JARDUERAK

 


Euskal Herria Museoaren atzealdean dagoen lorategia erabilita hainbat ekintza garatzen ditugu jasangarritasunarekin lotuta: tokiko botanika eta hegaztiak ezagutzeko ibilbideak, Agenda 2030ekin zuzenean lotutako “Basoak Historian” izeneko tailerra, …

Emakumeak eta dantzak Euskal Herrian (1756-1921)
Deskribapena: Hitzaldi honek XVIII. mende erdialdetik, Manuel Larramendik emakume dantzariak goraipatu zituenetik, XX. mende hasiera arte dantzari buruzko diskurtsoetan emakumeei buruz sortu ziren irudikapenetatik bidaia bat egitea proposatzen du.
Datak eta ordutegia: 2023.05.18 – 18:00
Tarifak: Doan
Zelan eman izena? 94 625 54 51 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
Erreserba egiteko: https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/detalleContenido.asp?t=2&id=6902&idioma=EU

Erleak eta eztia
Deskribapena: Larunbat arratsalde eta iluntzerako ekintza sorta antolatu dugu Euskal Herria Museoan. Hauen ardatza erleak izango dira, hainbat ikuspegitik landuak: jasangarritasuna, etnografia, gastronomia,… Guzti hau familia tailer, hitzaldi eta dastaketen bitartez landuko dugu.
Datak eta ordutegia: 2023.05.27 – 16:30etatik 22:00etara
Tarifak: Familia tailerra: doan / Hitzaldi-dastaketa: 10€
Zelan eman izena? 94 625 54 51 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus