Euskal Abertzaletasunaren Museoa
 

Euskal Abertzaletasunaren Museoa
 

DESKRIPZIOA

 


XIX. mendetik gaur egunera arteko jatorrizko materialez osatuta dago bilduma, eta partikularrek eginiko dohaintzei esker etengabe eboluzionatzen ari da.

Gure funtsen barruan, gainera, ehun-bilduma bat dugu, besteak beste, banderek, musuzapiek eta osagarriek osatua, gure memoria historikoaren zati handi bat barruan gordetzen dutenak.

Argazki-funtsa esanguratsua ere badugu , ilustrazio eta arte grafikoekin, euskal ondare soziopolitikoaren lekukotza historikoekin, bereziki XX. mendearen erdialdeko gerra eta erbestearen adierazgarri.

Egiten ditugun lanen artean ere badago lanketa didaktikoena, gure gazteen ezagutza aberasteko eta gure Herriaren historiaren berri emateko, bai eta Euskadi osoa zeharkatzen duten aldi baterako erakusketak egiteko ere, gehienak doako jarduera didaktikoekin batera egiten ditugunak.

Erakusketa iraunkorra 2021eko azaroan inauguratu zen, «Nor gara gu ?» izenburupean.

KOKALEKUA

 


– Helbidea
Mandobide, 6-3 (48007) Bilbao.

-Webgunea

https://www.euskalabertzaletasunarenmuseoa.eus

– Telefonoa
944 05 64 50

– Posta elektronikoa
difusioa@sabinoarana.eus

– Tarifak
Egunero bisita gidatuak aldez aurreko erreserbarekin. Prezioa:5 €
Fundazioaren bazkideentzat eta museoaren lagunentzat: 3 €
Tarifa murriztua 12 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat:3€
Audiogidak: 3 €
Sarrrera eta audioguida: 5€

– Ordutegia:
Asteazkenero 10etatik 19etara doan.
Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 10: 00etatik 14: 00etara.
Asteburu eta jaiegunetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta
Egunero bisita gidatuak aldez aurreko erreserbarekin.

– Zerbitzu osagarriak
Gelen alokairu eta lagapena
Denda
Kafetegia

 

JARDUERAK


 

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak hainbat urte daramatza haurrekin askotariko tailerrak antolatzen, hondakinak era egokian birziklatzen irakasteko. Hain zuzen ere, gizarte berri bat eraikitzeko lanean inplikatzea da gure xedea, jasangarritasunean oinarri hartuta.

Horregatik, Museoaren Nazioarteko Egunean, maiatzaren 18an, “Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea” goiburupean ospatuko dela aintzat harturik, aukera egokia izan daiteke herritargo osoari helburu komun honetan inplikatzea eskatzeko, arlo honetan ere  denon parte hartzea ezinbestekoa baita.

Olatu birziklatu

Deskripzioa: Museoen Nazioarteko Eguna dela eta. Euskal Abertzaletasunaren Museoak tailer berri bat sortu du, gure itsasoetatik bildutako materialak eta hondakinak berrerabiltzeko, eta, horrela, Bilboko portura iritsiko den itsasontzi bat eraikiko dugu.
Data: 2023ko maiatzaren 18a 09:30 – 12:00
Tarifa: Doan.
Nola erreserbatu?: 94 405 64 50 telefonora joz edo difusioa@sabinoarana.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
Informazio gehiagorako: https://www.euskalabertzaletasunarenmuseoa.eus/harremanetarako

Erakusketa Nor gara gu?

Deskripzioa: Zatoz Ibañez de Bilbao 16ko erakusketa bisitatzera. Hemen, gure kultura, hizkuntza, mundua ikusteko modua eta gure egungo gizartearen sorreran emakumeak izan duen garrantzia markatu duten istorio horien guztien zatiak erakutsiko ditugu. Horixe gara eta etxeko hormek kontatuko digute.
Data: 2023ko maiatzaren 18a 10:00 – 18:00
Tarifa: Doan.
Nola erreserbatu?: 94 405 64 50 telefonora joz edo difusioa@sabinoarana.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
Informazio gehiagorako: https://www.euskalabertzaletasunarenmuseoa.eus/nor-gara-gu-hauxe-da-gure-historia