Enkarterrietako Museoa
 

Enkarterrietako Museoa
 

DESKRIPZIOA

 


Enkarterriko eraikinik enblematikoa ikusiko dugu, batzar-etxe gisa sortua, mende eta mendeetan gobernu politikoko gunea izandakoa, eta gaur egun, Enkarterriko kulturaren eredu, museo bilakatua.

1934an sortua, zaharberritzeko lan ugari egin ondoren, 1989an azkeneko aldiz eraberritu zuten, eta gaur duen itxura hartu zuen, dorrearen aurrean forma modernoak dituen atala gehituta eta Batzar-etxearen eta korrejidorearen etxearen barrualdea eraberrituta.Obrak bukatu ondoren, 1994an Enkarterrietako Museoa inauguratu zen. Bizkaiko Batzar Nagusien eraikin honek zortzi areto ditu, eta eskualde osoaren historiaren berri ematen digu, Historiaurrean hasi eta XIX. mendera arte.

Museoaren zeregin nagusia Enkarterriko historia, ondarea eta artea ezagutzera ematea da:

Enkarterriko kultura ikertzea.

Enkarterriko eta Bizkai osoko kulturari buruzko erakusketak prestatzea.

Azterketa historikoak eta artistikoak argitaratzea.

Jarduera didaktikoak egitea, ikasleei Enkarterriko kulturako hainbat atal erakusteko.

Kultura-izaerako bestelako jarduerak egitea: hitzaldiak, ibilbideak, erakunde eta partikularekiko elkarlana etab.

KOKALEKUA

 


– Datu orokorrak
Helbidea: Abellaneda Auzoa, zenbakirik gabe. 48869. SOPUERTA

– Telefonoa
946 50 44 88 / 946 10 48 15

– Posta elektronikoa
enkarterrimuseoa@bizkaia.eus

– Web orrialdea
www.enkarterrimuseoa.eus  / www.jjjggbizkaia.eus

– Ordutegia
Neguko ordutegia (urriaren 1etik ekainaren 30era)
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
Igandeak eta jaiegunak: 10:00-14:00
Astelehenak: itxita
Udako ordutegia (uztailaren 1etik irailaren 30era)
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 17:00-19:00
Igandeak eta jaiegunak: 10:00-14:00
Astelehenak: itxita
Itxita abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an

– Zerbitzu osagarriak
Kultur Zabalkunde eta Ekintzapide Zerbitzua
Aldi baterako erakusketen aretoak
Hitzaldi eta proiekzioen aretoa

– Tarifak
Doako sarrera

JARDUERAK

 


Museoak jasangarritasunarekiko konpromesu irmoa dauka bere ekintza guztietan  ( material sostengarrien erabilpena bai erakusketa, ekintza didaktiko, ibilibide kultural zein argitalpenetan),  egitasmo ezberdinek herritarrek  Enkarterrietako eskualdearen ondarearen defentsan  parte hartzea eta lurraldearekiko pertenentzia sentimendua sustatzea dute helburu.  Bestetik museoan instalazio elektriko sostengarria eta kotxe elektrikoen kargarako puntua daukagu.

Museoa bere paisaiarekin solasean. Ibilbide zirkularra Abellanedatik Bezira ( Sopuerta). 
Deskribapena: Museoaren ingurumen eta ondare-ingurunetik oinez burutuko dugun  ibilbide zirkularra. Museoa abiapuntu, mendian zehar, Bezi auzora iritsiko gara (Sopuerta). Bertan, bertako landa-arkitektura ezagutuko dugu eta 1958an eraikitako San Cosme eta San Damian eliza harrigarria bisitatuko dugu. Handik Museora itzuliko gara, bertan George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Ingeniari alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX.mendeanerakusketa ezagutuz.
Luzera: 10 kilometro
Ibilbidearen iraupena, gutxi gorabehera: 3 ordu
Zailtasuna: ertaina
Ezinbestekoa arropa eta oinetako egokiak.
Datak eta ordutegia:
Maiatzak 20, 10:00etatik 14:00etara.
Irteera puntua: Enkarterrietako Museoa
Tarifak: Dohainik.
Informazio gehiagorako: 94 650 44 88 / enkarterrimuseoa@bizkaia.eus
Zelan eman izena?: Aldez aurretiko izena ematea ezinbestekoa da museoko web orrian www.enkarterrimuseoa.eus.
Plaza kopurua mugatua.